Garraio kudeatzaile berria adskribatzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Garraio kudeatzailea adskribatzeko eskaera beteta eta sinatuta
  • Lineako eskaera, baimenaren titularra den enpresak bete behar duena.
  • Kudeatzailearen eta enpresaren arteko lotura egiaztatzen duen dokumentazioa:
    • Kudeatzailea bazkidea denean: sozietatearen kapitalean duen partizipazioa % 15 edo handiagoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
    • Elkarrekin lotutako hainbat pertsona juridikoren kudeatzailea denean: titular berak (pertsona fisikoa zein juridikoa izan) enpresa horien % 50 baino gehiago duela egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Lan egoerari buruzko dokumentazioa:
    • Alta Gizarte Segurantzaren erregimen egokian edo autonomoen erregimenean, kudeatzailea bazkidea, enpresaburu indibiduala edo baimenaren titularraren senidea bada (eta ahaidetasun harremanak Gizarte Segurantzan alta ematea ahalbidetzen badu).
    • Alta Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean, lanaldi osorakoa, administrazio eta lantegi buruen mailako kotizazio talde batean, ez beheragokoan.
  • Lehenago beste enpresa baten kudeatzailea izan bada eta oraindik hala jasota badago Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroan, aurreko enpresaren kudeatzailea izateari esanbidez uko egiteko adierazpena, elektronikoki sinatuta.

Informazio gehiago

Izapidea egiteko, ez da tasarik ordaindu behar.

 

 

MDP, VD eta OT baimenen titularrak diren enpresek une guztietan garraio kudeatzaile bat izan behar dute, heriotza edo ezintasun fisiko iraunkorraren kasuetan izan ezik, halakoetan legediak kudeatzailerik aldi batez ez izatea onartzen duelako. Betebeharra ez betetzeak garraio baimena aldi baterako kentzea dakar.

 

Kudeatzaileak zintzotasunaren betekizuna bete behar du eta egiazko lotura izan behar du baimenaren titularrarekin.

  • Titularra pertsona fisikoa denean:
    • Kudeatzailea titularra bera denean, Gizarte Segurantzaren erregimen egokian alta emanda egon behar du.
    • Kudeatzaileak titularrarekin ahaidetasun harremana badu, Gizarte Segurantzaren Langile Autonomoen Araubide Berezian alta eman dezake, aplikatu beharreko araudiarekin bat badator.
    • Bestela, kudeatzaileak lanaldi osoko kontratua izan behar du eta Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean eman behar zaio alta, administrazio eta lantegi buruen mailako kotizazio talde batean, ez beheragokoan.
  • Titularra pertsona juridikoa denean:
    • Kudeatzailea bazkideetako bat denean, sozietatearen kapitalean duen partizipazioa % 15 edo handiagoa dela eta Gizarte Segurantzaren erregimen egokian alta emanda dagoela egiaztatu behar du.
    • Bestela, kudeatzaileak lanaldi osoko kontratua izan behar du eta Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean eman behar zaio alta, administrazio eta lantegi buruen mailako kotizazio talde batean, ez beheragokoan.>

Pertsona batek hainbat pertsona juridikoren kudeatzaile gisa jardun dezake, haien kapitalaren % 50 baino gehiago titular bakar batena bada. Kasu horretan, kontratua enpresetako batekin bakarrik izan behar du, agindutako eginkizunak enpresa guztietan bete behar izan arren.

 

Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsulta ditzan, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera.

 

Baimena emanez gero, hauek bakarrik aurkeztu behar ditu:

  • Sozietatean duen partizipazioa % 15 edo handiagoa izatearen egiaztagiria, kudeatzailea bazkidea denean.
  • Pertsona juridikoen kasuan, % 50 baino gehiagoko partizipazioaren egiaztagiria, pertsona bat elkarri lotutako pertsona juridiko batzuen kudeatzailea denean.

Beste enpresaren kudeatzailea izateari esanbidezko uko egitea, sisteman oraindik hala jasota badago.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri Digitala

IZAPIDETZE ELEKTRONIKOA SOILIK

Izapidetu