null Ayudas extraordinarias para la financiación del gasto corriente del sector cultural y creativo del THA y enclave de Treviño EUS

Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko kultura eta sormen sektorearen gastu arrunta 2021eko ekitaldian finantzatzeko

Kultura eta sormen sektorean jarduera ekonomikoa ohikotasunez garatzen duten profesional autonomoei, ETEei eta mikroenpresaren kategoria duten elkarteei gastu arrunta finantzatzea.

  • Laguntza hauen erakunde onuradunek Arabako Lurralde Historikoan eta/edo Trebiñuko barrendegian izan beharko dute sozietatearen egoitza eta zerga egoitza.
  • Erakunde onuradun izan daitezke deialdi honetan ageri diren kultura eta sormen sektoreko profesional autonomoak, ETEak eta mikroenpresaren kategoria duten elkarteak.

Foru Gobernu Kontseilua.

2021eko deialdiaren oinarriak

Foru Gobernu Kontseiluaren 140/2021 Erabakia, martxoaren 16koa. Onespena ematea Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko kultura eta sormen sektorearen gastu arrunta 2021eko ekitaldian finantzatzeko ezohiko laguntzen deialdiari.

Foru Gobernu Kontseiluaren 50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Kultura eta Kirol Sailaren norgehiagoka araubideko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak onartu zituena.

Foru Gobernu Kontseiluaren 7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa. Kultura eta Kirol Sailak lehia araubidean dirulaguntzak ematea arautuko duten oinarri orokorren aldaketa onestea.

11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzkoa.

Organo eskudunak bidezko ebazpena emango du, organo izapidegileak proposatuta, gehienez ere, sei hilabeteko epean, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera.

Epe horretan esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, interesdunek ulertu beharko dute eskaera ezetsi egin dela.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Kultura eta sormen sektorearen susperraldi ekonomikorako ezohiko laguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi