Arabako enpresetan 55 urtetik gorakoen kontratazioa sustatzeko laguntzen eskabidea

Izapidetu

Epeak

Irekita

2024/09/19 - 2024/11/29

2024ko irailaren 19tik azaroaren 29ko 14:00ak arte. 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Enpresaren jarduera azaltzeko memoria.
  • Laguntza dakarren lan kontratua, alderdi biek sinatuta, eta Lanbideri behar bezala jakinarazita.
  • Kontratatutako pertsonaren errolda ziurtagiria.
  • Kontratatutako pertsonaren Gizarte Segurantzako alta.
  • Kontratatutako NANa edo AIZa.
  • Laguntza xede den kontratazioaren ondoren kontrataturiko pertsonaren lan bizitza.
  • LEABD (Lan Eskaerari Alta emateko eta Berritzeko Dokumentua) edo kontratatutako pertsona Lanbiden enplegu eskatzailea dela egiaztatzen duen beste dokumentu baliokide bat.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria, kontratazioaren aurreko 6 hilabeteetako batez besteko plantillari buruzkoa (kontratatutako pertsona atxikiko den kotizazio-kontuaren kode berari dagokiona)
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria, kontratua egin den eguneko batez besteko plantillari buruzkoa (kontratatutako pertsona atxikiko den kotizazio-kontuaren kode berari dagokiona).
ABISUA

Laguntza hau Egoitza elektronikoaren bidez izapidetzeko behar den dokumentazioa sartzeko, banan-banan egin daiteke, edo dokumentazio hori ZIP fitxategi konprimitu batean bateratuz.

Azken aukera hori hautatuz gero, tipologiaren arabera multzokatu beharko dira dokumentuak, fitxategi konprimitu berean fakturen dokumentazioa beste dokumentazio-mota batekin ez nahasteko, eta behar adina ZIP fitxategi igo beharko dira, Egoitza elektronikoak dokumentazioa bidaltzeko dituen mugak kontuan hartuta: gehienez 10 Mb-ko tamaina fitxategi bakoitzeko eta gehienez 30 Mb-ko tamaina komunikazio bakoitzeko.

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri elektronikoa 

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke. 

Izapidetu