“Arabako iturri dokumentalak” ikerketa bekak - egoitza
“Arabako dokumentu iturriak” ikerketa bekak
Historialari gazteek Arabako Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuak gordetzen dituen dokumentu iturriei buruzko ikerketa lan berritzaile bat osa dezaten bultzatzea.
Dokumentuak identifikatzeko lan horiek Arabako dokumentu ondarearen ezagutza handituko dute, eta ondare horren erabilera zientifikoa eta akademikoa erraztuko dute.
Pertsona fisikoak, baldin eta 2026ko urtarrilaren 1ean, 2014-2015 ikasturtean edo geroago, giza zientzietako eta/edo horiekin lotutako diziplinetako lizentziatura edo graduko titulua lortzeko ikasketak amaitu badituzte.
Kultura eta Kirol Saila
Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 12ko 50/2019 Foru Dekretua (2019ko azaroaren 20ko ALHAO, 134. zk.), zeinaren bidez onetsi baitziren Kultura eta Kirol Sailaren norgehiagoka araubideko dirulaguntzak emateko oinarri orokorrak (martxoaren 2ko 7/2021 Foru Dekretuak aldatu zuen dekretu hori), bai eta ebazpen honen eranskinean jasorikoa ere.
Ebazpena: Kultura eta Kirol Saileko diputatua
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: hiru hilabete deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Epean ez ebaztearen ondorioa: epe hori igarota, esanbidezko ebazpenik hartu ez bada, interesdunek eskaera ezetsi egin dela ulertu beharko dute.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Ikerketa beken eskaera |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
