null Arabako toki erakundeen inbertsio, obra eta zerbitzuak finantzatzeko foru lerroa

Arabako toki erakundeen inbertsio, obra eta zerbitzuak finantzatzeko foru lerroa

Finantza lankidetzarako tresna bat da, zeinaren bidez beharrezko kapitala jartzen baita Arabako toki erakundeen esku, haiek egiten dituzten inbertsioak, obrak eta zerbitzuak gauzatzeko. Haien amortizazioa geroratu egingo da denboran, eta Foru Aldundiak bere gain hartuko du kreditu kontuaren finantza kostua.

Edozein unetan eskatu ahal izango da, baina toki erakunde bati behin bakarrik eman ahal zaio aurrekontu ekitaldi bakoitzean, eta betiere toki erakundeak ez badauka nahiko baliabide propiorik emakidaren xede diren obrak edo eskuratzeak ordaintzeko.

Eman beharreko gehieneko kopurua ez da izango eskaeraren xede den inbertsioaren azken kostuaren % 50etik gorakoa. Zenbateko hori jasota dago apirilaren 24ko 14/1997 Foru Arauaren 30. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan.

Amortizazio epea 3 eta 10 urte artekoa izango da. Lehenengo urtekoa lerroko azken zenbatekoaz xedatzen den urtearen hurrengoko ekainaren 30ean ordainduko da. Toki erakundeak urtero egingo dio ordainketa finantza entitate mailegatzaileari, emandako zenbatekoa bere osoan amortizatu arte.

Arabako toki erakundeak

Lurralde Orekaren Saileko Tokiko eta Udalerriaz gaindiko Azpiegituren Sustapenaren eta Finantzaketaren Zerbitzua

14/1997 Foru Araua, apirilaren 24koa, Obra eta Zerbitzuen Foru Plana eta Arabako Foru Aldundiak toki erakundeen obra eta zerbitzuetan laguntzeko bestelako tresnak arautzen dituena, V. titulua.

1 hilabete

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Finantzaketako foru lerroa. Udalak

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Finantzaketako foru lerroa. Administrazio batzarrak

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi