Araban arreta soziosanitarioaren inguruko prestakuntza emateko laguntzen deialdia - egoitza
Araban arreta soziosanitarioaren inguruko prestakuntza emateko laguntzen deialdia 2023ko ekitaldirako
Pertsonei etxean arreta soziosanitarioa emateko eta mendekotasuna duten pertsonei gizarte erakundeetan arreta soziosanitarioa emateko ziurtagiri profesionalak lortzea.
Deialdi honetan, erakunde onuraduntzat hartuko dira 1. artikuluan dirulaguntzaren xede gisa adierazten diren ziurtagiri profesionalak emateko Lanbidek homologatutako irabazteko xederik gabeko prestakuntza zentroak eta irabazteko xederik gabeko entitateak.
Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saila.
217/2023 Foru Agindua, maiatzaren 24koa.
Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 12ko 49/2019 Foru Dekretua.
Ebazpena emateko epea: 6 hilabete.
Epe hori igarota eskaerek ebazpen adierazirik ez badute, ezetsitzat jo beharko dira.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Arreta soziosanitarioaren inguruko prestakuntza emateko 2023rako laguntza deialdiko eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |