GGA prestakuntza ikastaroak irakasteko baimen eskabidea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Zentroaren datu fitxa beteta

  • Izaera egiaztatzeko dokumentazioa:

    • Pertsona fisikoa bada: IFZ, NAN/AIZ. Hala badagokio, bizileku iraunkorreko baimena edo aldi baterako bizileku baimena eta norberaren konturako lana.

    • Pertsona juridikoa bada: IFK, behin-behineko IFK, behar bezala erregistratutako eratze dokumentuarekin batera.

  • Egiaztatze zerbitzu emaile batek aitortutako sinadura elektronikoa izatea egiaztatzeko erantzukizunpeko adierazpena.

  • Langileak: “Langile irakasleen zerrenda fitxa”, beteta, eskatutako gutxieneko langileen lantaldea egiaztatuz:

    • Zentroko zuzendariaren eta irakasleen pasaportea, NANa edo IFZ.

    • “Irakasleen datu fitxa” irakasle bakoitzak beteta.

    • Zuzendariaren eta, hala badagokio, itundutako irakasle bakoitzaren esperientzia eta titulazioaren dokumentazio egiaztagiria.

    • Alta Gizarte Segurantzan, TC2, merkataritza kontratua edo administrazioaren ziurtagiria, egiaztatuz zuzendariaren eta irakasleen lotura eta harreman profesionala zentroarekin.

  • Lekua: “Inbentario, lokal, material eta ibilgailuen fitxa”, beteta:

    • Jendaurrean irekitako lokalak:

    • Eskola teorikoak irakasteko lokalaren salerosketa eskritura, alokairu kontratua edo bestelako egiaztatze dokumentazioa.

    • Zentroaren planoak, eskatutako betekizunak betetzen direla egiaztatzen dutenak.

    • Lokalen deskribapen memoria.

    • Aurreikusitako ezaugarriak betetzen dituen sarbidea kontrolatzeko sistema biometriko digitala edukitzea egiaztatzen duen ziurtagiria.

    • Nahitaezko praktikak zentroan egiteko baliabide propiorik ez daukatenen kasuan, organismo, enpresa edo erakunderen batekin itundu izana egiaztatzeko justifikazio agiria.

  • Ibilgailuak: “Inbentario, lokal, material eta ibilgailuen fitxa” dokumentuari dagokion zerrenda, beteta:

    • Ibilgailu bakoitzaren zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa, ibilgailuak ez badira propioak.

    • Erabilera itundu izana egiaztatzeko justifikazio agiria, propioak ez badira.

  • Material didaktikoa: “Inbentario, lokal, material eta ibilgailuen fitxa” dokumentuari dagokion aitorpena, beteta:

    • Manikia erabiltzea dakarten praktikak itundu izana jasotzen duen justifikazioa, materiala jabetzan ez daukatenen kasuetan.

  • Kualifikazio eta prestakuntza programa, irakatsiko dena; aurreikusitako irakaskuntza metodoak eta gauzatze plana aipatuko dira, baita, hala badagokio, ikastaroetan parte hartzeko eta sarbide baldintzak ere.

  • Ikastaro balioanitzak eskatuz gero, beste prestakuntza modulu batzuk irakasteko bide materialaren erakunde eskudunaren baimena eta, hala badagokio, baimendutako gaiak irakasteko ituntze egiaztagiria.

  • Tasa ordaindu izanaren ordainagiria.

Tasen ordainketa

Informazio gehiago

Baimena denbora mugagabez ematen da, baina bertan behera utzi edo baliogabetu daiteke, zentroak eskatutako baldintzaren bat betetzeari uzten badio.

Eskabidea izapidetzeko lehenik eta behin indarrean dagoen tasa ordaindu behar da.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

Izapide elektronikoa bakarrik ahal da egin.

Izapidetu