Auzo harremanak sustatzea - egoitza
Auzo harremanak sustatzea (Auzolan)
Programa hau Arabako Foru Aldundiak lankidetzarako duen baliabide bat da, zeinaren bidez Arabako lurraldeko toki erakundeei laguntzak ematen zaizkien lan txikiak eta zailtasun txikiko lanak egiteko tradiziozko auzolan sistemaren bidez.
Auzo harremanak sustatzeko ekimenetarako Auzolan-Veredas programako laguntzez baliatu ahal izango dira arabar kontzejuak, baita 500 biztanle baino gutxiagoko gune bakarreko arabar udalak edo biztanle gehiagokoak ere bai auzoetan edo udalari zuzenean atxikitako biztanle guneetan jarduerak egiteko, Arabako Foru Izendegian hala jasota baldin badaude berariaz eta 500 biztanle baino gehiago ez badituzte.
Lurralde Orekaren Saila
241/2026 Erabakia, apirilaren 21ekoa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea 2025eko ekitaldian auzo harremanak sustatzeko ekimenetarako laguntza lerroaren ebazpena, Foru Gobernu Kontseiluaren maiatzaren 27ko 291/2025 Erabakiaren bidez deitua
291/2025 Erabakia, maiatzaren 27koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeetako auzo harremanak sustatzeko programako ekimenetarako laguntza lerroaren 2026ko deialdia
21/2013 Foru Araua, ekainaren 27koa, Auzo Harremanak sustatzeko ekimenetarako eta Arabako Toki Erakundeetan Obra Txikiak gauzatzeko laguntza programak arautzen dituena.
Prozeduraren ebazpena eta horren jakinarazpena ekainaren 27ko 21/2013 Foru Arauaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Auzo harremanak sustatzeko dirulaguntzak eskatzea. 2026ko deialdia |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Auzo harremanak sustatzeko dirulaguntzak justifikatzea. 2026ko deialdia |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
