Auzo harremanak sustatzea - egoitza
Auzo harremanak sustatzea (Auzolan)
Programa hau Arabako Foru Aldundiak lankidetzarako duen baliabide bat da, zeinaren bidez Arabako lurraldeko toki erakundeei laguntzak ematen zaizkien lan txikiak eta zailtasun txikiko lanak egiteko tradiziozko auzolan sistemaren bidez.
Auzo harremanak sustatzeko ekimenetarako Auzolan-Veredas programako laguntzez baliatu ahal izango dira arabar kontzejuak, baita 500 biztanle baino gutxiagoko gune bakarreko arabar udalak edo biztanle gehiagokoak ere bai auzoetan edo udalari zuzenean atxikitako biztanle guneetan jarduerak egiteko, Arabako Foru Izendegian hala jasota baldin badaude berariaz eta 500 biztanle baino gehiago ez badituzte.
Lurralde Orekaren Saila
272/2025 Erabakia, maiatzaren 20koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea 2025eko ekitaldian auzo harremanak sustatzeko ekimenetarako laguntza lerroaren ebazpena, Foru Gobernu Kontseiluaren ekainaren 4ko 337/2024 Erabakiaren bidez deitua.
Foru Gobernu Kontseiluaren 337/2024 Erabakia, ekainaren 4koa. Onespena ematea Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeentzako auzo harremanak sustatzeko ekimenetarako 2025eko Programaren barruko laguntza lerroaren deialdiari.
21/2013 Foru Araua, ekainaren 27koa, Auzo Harremanak sustatzeko ekimenetarako eta Arabako Toki Erakundeetan Obra Txikiak gauzatzeko laguntza programak arautzen dituena.
Prozeduraren ebazpena eta horren jakinarazpena ekainaren 27ko 21/2013 Foru Arauaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Auzo harremanak sustatzeko dirulaguntzak eskatzea. 2026ko deialdia |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Auzo harremanak sustatzeko dirulaguntzak justifikatzea. 2025eko deialdia |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |