Goi-mailako klubentzako laguntza - egoitza
Kirolaraba A1. Goi-mailako klubentzako laguntza. 2023-2024
Kirol-modalitate/diziplina bateko edo gehiagoko taldeak kategoria absolutuan dituzten kirol-klub eta -elkarteen gastu arrunta ordaintzeko laguntza.
Arabako lurralde historikoan edo Trebiñuko enklabean kokatuta dauden eta Arabako kirol-federazioren bati atxikita dauden kirol-klubak eta -elkarteak.
Dirulaguntzak emateko prozedura Kirolaraba Fundazioaren Patronatuak ebatziko du, eta lehendakariari eskuordetuko dio.
50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-konkurrentziaren araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokorrak onartzen dituena.
7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokor arautzaileen aldaketa onartzen duena.
11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzkoa
Organo eskudunak, balorazio-batzordeak proposatuta, dagokion ebazpena emango du, deialdia ALHAOn argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean.
Gehienezko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute eskabidea ezetsi egin dela.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Kirolaraba A1. Eskaerak aurkeztea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Kirolaraba A1. Justifikazioa. 2023-2024 | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |