Laguntzak aholkularitza Olibondoak hagatzeko eskuzko makineria espezifikoa eskuratzeko laguntzak.

Epeak

Itxita

Aurkeztu beharreko agiriak

A.- Oro har:

  1. Eskatzaileak ez badu nahi Nekazaritza Sailak dagozkion kontsultak egitea, eskaerarekin batera Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta ustiapena osatzen duten guztien zerga betebeharrak egunean dituztenaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, eta pertsona juridikoek, bai beraiek bai eta bazkideek, Gizarte Segurantzako ziurtagiria edo ordainagiria baita ere, egiaztatzeko eskatzailea aktibo dagoela eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean.

  2. Pertsona edo erakunde eskatzaileak bere gain hartzen dituen konpromisoen orria, titularrak edo legezko ordezkariak sinatua.

  3. Beste erakunde batzuei inbertsio bererako laguntza eskatu ez izanaren aitorpena.

  4. Erantzukizunpeko adierazpena, kopiak eta jatorrizkoak bat etortzeari buruzkoa

 

C.- Olibondoak hagatzeko eskuzko makina espezifikoak eskuratzeko laguntzen kasuan, hauek aurkeztu beharko dira gainera:

  1. Aholkularitza teknikoa jasotzen duten olibadizainen Arabako elkarteko kide dela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  2. Olibondoak hagatzeko eskuzko makina espezifikoen aurrekontua edo proforma faktura.

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Ziurtagiri digitala

Eskaerak hemen aurkeztu behar dira:

  • Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorra.
  • Gasteizko, Guardiako eta Laudioko Ogasun bulegoen erregistroak.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan jasotako gainerako erregistroetako batean.
  • Edonola ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikulua betez, honako hauek, egoitza elektronikoaren berariazko izapidearen bidez, telematikoki aurkeztera behartuta daude: pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak, elkargoko kide izatea nahitaezkoa duen jarduera profesional batean dihardutenak, jarduera horretan egiten dituzten izapideetarako, eta administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartuta dagoen interesdun bat ordezkatzen dutenak.