null Arabako turismo sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeei sortutako jarduera gastuei aurre egiteko laguntzak

Arabako turismo sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeei sortutako jarduera gastuei aurre egiteko laguntzak

Arabako turismo sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeak babesteko eta haiei laguntza ekonomikoa emateko oinarriak ezartzea.

Probintzia eremuko irabazteko asmorik gabeko elkarteek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatuta badaude eta helburu soziala turismoa sustatzea badute edo Arabako Lurralde Historikoan proiektu turistiko edo gastronomiko bat garatzen badute. Landa garapeneko elkarteak kanpoan geratuko dira berariaz.

 

Gainera, entitate onuradun horiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Enpresa jardueraren egoitza fiskala Arabako Lurralde Historikoan egotea.
  • Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, bai dirulaguntza emateko ebazpenaren aurretik, bai dirulaguntza jasotzeko unean.

Enplegu, Merkataritza Turismo eta Foru Administrazioaren Saila

Foru Agindua 106/2024 martxoaren 19oa Onestea 2024ko ekitaldian Arabako turismo sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeetan izandako jarduera gastuei aurre egiteko laguntzen deialdia

Foru Gobernu Kontseiluaren 49/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, onesten dituena Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritzaren eskumen esparruan ematen diren dirulaguntzak arautzeko oinarri orokorrak.

Ebazpena emateko epea: 6 hilabete.

Epe hori igarota eskaerek ebazpen adierazirik ez badute, ezetsitzat jo beharko dira

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Jarduera gastuei aurre egiteko laguntzen deialdiaren eskabidea turismo sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeetzat

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Diru-laguntzaren justifikazioa

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi