Laguntzak aholkularitza teknikoa emateko frutagintzan - egoitza
Laguntzak aholkularitza teknikoa emateko frutagintzan
Epeak
2024ko maiatzaren 7tik ekainaren 3ra arte
Aurkeztu beharreko agiriak
A.- Oro har:
-
Eskatzaileak ez badu nahi Nekazaritza Sailak dagozkion kontsultak egitea, eskaerarekin batera Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta ustiapena osatzen duten guztien zerga betebeharrak egunean dituztenaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, eta pertsona juridikoek, bai beraiek bai eta bazkideek, Gizarte Segurantzako ziurtagiria edo ordainagiria baita ere, egiaztatzeko eskatzailea aktibo dagoela eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak bere gain hartzen dituen konpromisoen orria, titularrak edo legezko ordezkariak sinatua.
-
Beste erakunde batzuei inbertsio bererako laguntza eskatu ez izanaren aitorpena.
-
Erantzukizunpeko adierazpena, kopiak eta jatorrizkoak bat etortzeari buruzkoa
B.- Frutagintzako aholkularitza teknikoa jasotzeko laguntzetan gainera, hauek aurkeztu beharko dira:
- Aholkularitza zerbitzuaren aurrekontua edo proforma faktura, edo hala badagokio, 14. artikuluan xedatutakoaren arabera faktura edo ordainketa egiaztagiria.
Zer behar dut?
BAK
BAKQ
Ziurtagiri Digitala
Eskaerak hemen aurkeztu behar dira:
- Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorra.
- Gasteizko, Guardiako eta Laudioko Ogasun bulegoen erregistroak.
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan jasotako gainerako erregistroetako batean.
- Edonola ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikulua betez, honako hauek, egoitza elektronikoaren berariazko izapidearen bidez, telematikoki aurkeztera behartuta daude: pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak, elkargoko kide izatea nahitaezkoa duen jarduera profesional batean dihardutenak, jarduera horretan egiten dituzten izapideetarako, eta administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartuta dagoen interesdun bat ordezkatzen dutenak.