Biodibertsitatea hobetzeko erlezaintzarako laguntzak - egoitza
Biodibertsitatea hobetzeko erlezaintzarako laguntzak
Erlezaintza sustatu eta mantentzea, bai nekazaritzaren arlotik bai erlezaintzarenetik bertatik, biodibertsitateari ekarpen handia egiten diolako.
Pertsona fisiko edo juridikoak, erlezaintza ustiategien titularrak direnak eta, modu boluntarioan, nekazaritza eta ingurumen kontratua sinatu dutenak.
Nekazaritza Garapen Zerbitzua
Oinarrien testu bateratua 2021
Foru Gobernu Kontseiluaren 15/2021 Foru Dekretua, apirilaren 20koa. Onespena ematea Diputatuen Kontseiluaren ekainaren 21eko 46/2016 Foru Dekretua aldatzeari, zeinaren bidez onespena ematen baitzaie nekazaritza, ingurumen eta klima laguntzak eta nekazaritza ekologikoko laguntzak arautzen dituzten oinarri arautzaileei eta haien 2021erako deialdiari.
Foru Gobernu Kontseiluaren 11/2020 Foru Dekretua, martxoaren 24koa. Onestea ingurumen eta nekazaritzako eta klimako laguntzak eta nekazaritza ekologikorako laguntzak arautzen dituzten oinarrien aldaketa eta haien deialdia, EAEko Landa Garapeneko 2015-2020 Programaren barruan.
Foru Gobernu Kontseiluaren 16/2019 Foru Dekretua, martxoaren 21ekoa. Onespena ematea ingurumen eta nekazaritza eta klima laguntzak eta nekazaritza ekologikokoak arautzen dituzten oinarriak aldatzeari eta haien 2019rako deialdiari, EAEko Landa Garapeneko 2015-2020 Programaren barruan.
Foru Gobernu Kontseiluaren 19/2018 Foru Dekretua, apirilaren 13koa. Onartzea ingurumen eta klimako laguntzak eta nekazaritza ekologikorako laguntzak (Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko 2015-2020 Programaren barruan ematekoak dira) arautzen dituzten oinarrien aldaketa, zeinak ekainaren 21eko 46/2016 Foru Dekretuaren bidez onartu baitziren, eta onartzea laguntza lerro horren 2018rako deialdia.
Foru Gobernu Kontseiluaren 20/2017 Foru Dekretua, apirilaren 4koa, aldatzen dituena nekazaritza, ingurumen eta klima laguntzak eta nekazaritza ekologikoko laguntzak arautzen dituzten oinarriak, zeinak ekainaren 21eko 46/2016 Foru Dekretuaren bidez onartu baitziren, eta onartzen duena laguntza lerro horren 2017rako deialdia.
Diputatuen Kontseiluaren 46/2016 Foru Dekretua, ekainaren 21ekoa, onartzen dituena nekazaritza, ingurumen eta klima laguntzak eta nekazaritza ekologikoko laguntzak arautzen dituzten oinarriak, 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapenerako Programaren baitan; baita laguntza lerro horren 2016rako deialdia ere.
- Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 6 hilabete
- Administrazio isiltasunaren ondorioak: negatiboa
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Biodibertsitatea hobetzeko erlezaintzarako laguntzak eskatu | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Laguntzari uko egitea aurkeztea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Konpromisoak subrogatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |