Enpresa berriak sortzeko nekazari gazteentzako laguntzak - egoitza
Nekazari gazteak ezartzeko laguntzak
Nekazaritzaren sektorean lehen aldiz instalatzen diren nekazari gazteen laneratzea erraztea, sektore horretan prestakuntza profesional egokia daukaten gazteak txertatuz; bidenabar, belaunaldien ordezkatzea erraztuko da eta sektorearen profesionalizazioan sakonduko da.
- Nekazaritzaren sektorean lehen aldiz instalatuko diren nekazari gazteak.
- 18 urte beteta eta ez ditu 41 urte edo gehiago betetzen laguntza-eskabidea aurkeztu den urte naturalean.
Nekazaritza Garapenerako Zerbitzua
Egungo araudia
119/2026 Erabakia, martxoaren 3koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea “6961.1- Nekazari gazteak ezartzea” 2026ko laguntza lerroaren deialdiari.
55/2026 Foru Agindua, otsailaren 19koa. Onespena ematea Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren laguntzetan aplikatu beharreko moduluei eta jarduera bakoitzeko gehieneko mugei.
3/2026 Foru Dekretua, urtarrilaren 27koa, Foru Gobernuaren Kontseiluarena. Foru Gobernuaren Kontseiluaren ekainaren 6ko 28/2023 Foru Dekretuaren aldaketa onartzea. Dekretu horren bidez, nekazari gazteak 2023-2027 aldian Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esparruan ezartzeko laguntzen oinarri arautzaileak onartu ziren.
Foru Gobernu Kontseiluaren 28/2023 Foru Dekretua, ekainaren 6koa. Onestea 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan nekazari gazteak ezartzera bideratutako laguntzen oinarri arautzaileak, bai eta 2023ko laguntza lerro horren deialdia ere
Aurreko deialdiak
77/2025 Erabakia, otsailaren 11koa, Foru Gobernuaren Kontseiluarena. 2025erako nekazari gazteak kokatzeko laguntzen deialdia onartzea.
18/2025 Foru Agindua, urtarrilaren 20koa. Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren laguntzetan aplikatu beharreko jarduketengatiko moduluak eta gehieneko mugak eguneratzea onartzea.
- Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 6 hilabete
- Administrazio isiltasunaren ondorioak: negatiboa
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Nekazari gazteak ezartzeko laguntza eskaera |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
