null Ayudas para inversiones en el sector comercial y hostelero eu

Merkataritza eta ostalaritza sektorean sortutako inbertsioei aurre egiteko laguntzak

2021EKO EKITALDIAN COVID-19K ARABAKO MERKATARITZA ETA OSTALARITZA SEKTOREAN SORTUTAKO INBERTSIOEI AURRE EGITEKO EZOHIKO LAGUNTZAK

Deialdi honen xedea da Arabako merkataritza sektoreko irabazi-asmorik gabeko elkarteei, autonomoei eta enpresei laguntzea, COVID-19k sortutako inbertsioak estaltzeko, bai eta 2021eko ekitaldian merkataritzaren lehiakortasuna hobetuko duten beste inbertsio batzuk estaltzeko ere.

a) Langile autonomoak, baldin gehienez ere 8 enplegatu badituzte.

b) Sozietate zibilak edo ondasun erkidegoak, gehienez ere 9 autonomoz osatuak.

c) Merkataritza sozietateak, baldin enpresan dituzten partaidetzak autonomoen araubide berezian kotizatzen duten gehienez ere 9 langileri badagozkie (edo araubide orokorrean, kooperatiben edo lan sozietate mugatuen kasuan).

d) Merkataritzaren sektoreko irabazteko xederik gabeko elkarteak (1 puntuko betekizunak betetzen dituztenak).

1. Merkataritzaren sektorearen erakunde onuradunek gutxienez salmenta puntu finko eta fisiko bat izan beharko dute eta/edo zerbitzuak eta/edo artisautzako lantegia merkataritzarako etxabeetan eta/edo elikadura galerietan (auzo merkatuak) Arabako udalerrietan, eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafe hauetakoren batean alta emanda egotea:

  • Lehenengo ataletik, honako talde hauek:
    • 64 taldea. Janarien, edarien eta tabakoen txikizkako merkataritza, establezimendu iraunkorretan egina.
    • 65 taldea. Elikadurarako ez diren ekoizkin industrialen txikizkako merkataritza, establezimendu iraunkorretan egina (salbu eta 654 eta 655 taldeak)
    • 97 taldea. Zerbitzu pertsonalak (salbu eta 974 taldea).
    • 755 taldea. Bidaia agentziak.
  • Bigarren ataletik, 86 taldea. Lanbide liberalak, artistikoak eta literarioak

 

2. Merkataritzaren sektorearen erakunde onuradunek establezimendu finko eta fisikoen titular izan beharko dute, hain zuzen, guztientzat irekiak, tokian bertan (jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta tankera horretako establezimenduak) kontsumitzeko otorduak eta edariak eskaintzen dituztenak modu ohikoan, eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafe hauetakoren batean alta emanda egotea:

  • Lehenengo ataletik, honako talde hauek:
    • 671 taldea. Zerbitzuak jatetxeetan
    • 672 taldea. Kafetegietan
    • 673 taldea. Kafetegiak eta tabernak, janaria eman ala ez
    • 676 taldea. Zerbitzuak txokolategi, izozkitegi eta hortxatategietan
    • 969.1 epigrafea.- Dantzaleku eta diskotekak. 969 taldekoak. Beste atseden zerbitzu batzuk, BISG

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritza

Ebazpena emateko epea: 6 hilabete.

Epe hori igarota eskaerek ebazpen adierazirik ez badute, ezetsitzat jo beharko dira

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
COVID-19ak Arabako meArabako merkataritza eta ostalaritza sektorean sortutako inbertsioei aurre egiteko ezohiko laguntzen eskabidearkataritza sektorean 2020ko ekitaldian sortutako inbertsioei aurre egiteko ezohiko laguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Dirulaguntza justifikatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Fakturen ordainketa agiriak aurkeztea (2020ko deialdia)

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi