PR Ayudas formativas en artes escenicas y musicales EUS - egoitza
Arte eszeniko eta musikaletan trebatzeko ekintzetarako laguntzen 2022ko deialdia
Pertsona fisikoei dirulaguntzak ematea, arte eszenikoen (dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa) eta musikalen arloetako banakako espezializazio trebakuntza sustatzeko, hain zuzen ere toki hauetan egiten dena: unibertsitateak, goi eskolak, nazioarteko eskolak, goi mailako kontserbatorioak, dantza eskolak, antzerki eskolak, zirku eskolak eta, oro har, artearen arloko trebakuntza zentroak.
Deialdi honetako dirulaguntzak pertsona fisikoek eskatu ahalko dituzte, ezaugarri hauek betetzen bazituzten 2022ko urtarrilaren 1ean:
- 18 urte beteta eta 30 urte bete gabe izatea.
- Azken hiru urteetan etenik gabe erroldatuta egon izana Arabako Lurralde Historikoko edo Trebiñuko enklabeko edozein udalerritan. Salbuespen bakarra onartuko da: erroldan baja eman izana laguntza eskaeraren xedea den trebakuntza jasotzeko tokira joan behar izateagatik; egoera hori agirien bidez egiaztatu beharko da
Ezin daitezke laguntza hauen onuradun izan:
- Arabako Foru Aldundiak sustatutako laguntzen aurreko bi deialditan espezialitate edo arlo berbererako laguntza jaso dutenak.
- Halaber, ezin daitezke laguntza hauen onuradun izan Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruzko urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauak 12.2. artikuluan jasotako egoeretako ren batean daudenak.
Arabako Foru Aldundia. Kultura eta Kirol Saila.
-
Kultura eta Kirol Saileko Diputatuaren 37/2022 Foru Agindua, otsailaren 16koa. Onestea arte eszeniko eta musikaletan trebatzeko ekintzetarako laguntzen 2022ko deialdia.
- Foru Gobernu Kontseiluaren 50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Kultura eta Kirol Sailaren norgehiagoka araubideko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak onartu zituena.
- Foru Gobernu Kontseiluaren 7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa. Kultura eta Kirol Sailak lehia araubidean dirulaguntzak ematea arautuko duten oinarri orokorren aldaketa onestea.
- 11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzkoa.
Sei hilabeteko epean, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Gehienezko epea igarota esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, esan nahiko du eskaera ezetsi egin dela.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Arte eszenikoen eta musikalen prestakuntza ekintzetarako laguntza eskaera | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |