Banako laguntza ekonomikoen deialdi publikoa, desgaitasun egoera aitortuta duten pertsonentzat

Laguntza hauen helburua da onuradunen bizi kalitatea hobetzea, desgaitasun egoeran egoteak pertsona horiei sortzen dizkien beharrak asetzea eta beren autonomia bultzatzea. Horretarako, laguntza ekonomikoa emango zaie, laguntzen hartzaileek laguntza produkturen bat erosteko eta/edo ohiko etxebizitzan edo ibilgailu pribatuan egin beharreko egokitzapenak gauzatzeko egin behar dituzten gastuak osorik edo zati batean konpentsatzeko.

  • Benetako egoitza Arabako Lurralde Historikoan edukitzea eta eskaeraren dataren aurretik urtebetez etengabe erroldatuta egon izana bertako udalerrietakoren batean
  • Oro har, % 33ko edo hortik gorako ezgaitasun-maila, eta, berariaz, 2. eranskinean adierazten direnak (diruz lagun daitezkeen laguntzen katalogoa), berariazko baldintzak eta diruz lagun daitekeen gehieneko zenbatekoa
  • Eskatutako laguntza-produktua aitortutako desgaitasun-motarekin lotuta egotea.
  • 65 urtetik gorakoentzat, ezintasun orokorra eta espezifikoa aitortuta izatea, adin hori baino lehenago.
  • Baremo ekonomikoa ez gainditzea

Pertsona Desgaituen Arloko Zuzendariordetza Teknikoak

Foru Gobernu Kontseiluaren 32/2021 Foru dekretua, uztailaren 20koa. Onespena ematea des[1]gaitasuna duten pertsonen eta garapen nahasmenduak dituzten 0 eta 6 urte bitarteko adinga[1]been autonomia bultzatzeko banakako laguntzak arautzeko oinarri orokorrei.

Desgaitasuna aitortua duten pertsonentzako banakako dirulaguntzen 2025eko deialdi publikoa.

Hutsen zuzenketa 2025eko martxoaren 5eko ALHAOn (26. zenbakia.) argitaratu zen desgaitasuna aitortua duten pertsonentzako dirulaguntzen deialdiaren iragarkian (2025-00605. iragarkia).

Ebazpena eman beharko da eta eskaera egin duten pertsonari jakinarazi hiru hilabeteko gehienezko epean, eskaerak jasotzen direnetik. Aurreko paragrafoan aipatutako epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak berariaz ebazteko duen betebeharra gorabehera.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Desgaitasun egoera aitortuta duten pertsonentzako laguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi