null Arabako turismo sektoreko ete-ei eta autonomoei sortutako inbertsioei aurre egiteko laguntzak

Arabako turismo sektoreko ete-ei eta autonomoei sortutako inbertsioei aurre egiteko laguntzak

Deialdi honen xedea da turismo sektoreko enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzea, lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egin ditzaten.

a) Enpresa txiki eta ertainak, sozietate xedea dela-eta beren jarduera turismoaren sektorean gauzatzen dutela egiaztatzen dutenak, edozein dela ere haien konfigurazio juridikoa. Foru Agindu honen ondorioetarako, ETEtzat hartuko dira eskabidea aurkezten duten egunean baldintza hauek betetzen dituzten enpresak:

  • soldatapeko 250 langile baino gutxiago izatea.
  • eta gutxienez honako bi betekizun hauetako bat betetzea:
  • urteko negozio bolumena 50 milioi euro baino gutxiago izatea.
  • urteko balantzea 43 milioi euro baino gutxiago izatea.

b) Turismo sustapenean diharduten autonomoak.

Gainera, pertsona fisiko edo juridiko onuradun horiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Enpresa jardueraren egoitza fiskala Arabako Lurralde Historikoan egotea eta lantokia bertan egotea.
  • Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, 58/2004 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, bai dirulaguntza emateko ebazpenaren aurretik, bai dirulaguntza jasotzeko unean.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saila

Foru Agindua 87/2024 otsailaren 29koa. Onespena ematea turismo sektoreko enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen 2024ko ekitaldiko inbertsioei aurre egiteko laguntza deialdiari

Foru Gobernu Kontseiluaren 49/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritzaren eskumeneko eremuan ematen diren dirulaguntzak arautzeko oinarri orokorrak.

Ebazpena emateko epea: 6 hilabete.

Epe hori igarota eskaerek ebazpen adierazirik ez badute, ezetsitzat jo beharko dira.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Turismo sektoreko ETE eta autonomoei inbertsioak egiteko laguntzen deialdiaren eskabidea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Dirulaguntza justifikatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi