null Esku-hartze arkeologiko eta paleontologikoetarako laguntzak

Arabako Lurralde Historikoko zona arkeologikoei eta/edo paleontologikoei eragiten dieten obren ondorioz egindako esku hartze arkeologiko eta paleontologikoetarako laguntzen deialdia

Arabako Foru Aldundiak Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legeak 65. artikulutik 67. artikulura bitartean ezarritakoaren arabera aginduzkoak diren jarduera arkeologiko eta paleontologikoen kostuaren % 50 finantzatzea.

Lurzoru, lurzati, orube edo higiezinaren jabe diren zuzenbide pribatuko:

  • pertsona fisikoak
  • pertsona juridikoak

Kultura eta Kirol Saila. 

57/2024 Foru Agindua, martxoaren 6koa. Arabako Lurralde Historikoan dauden gune arkeologiko eta/edo paleontologikoetan 2024ko ekitaldian eragina duten lanen ondorioz egindako esku-hartze arkeologiko eta paleontologikoetarako laguntzen deialdia onartzea.

Foru Gobernu Kontseiluaren 7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa. Kultura eta Kirol Sailak lehia araubidean dirulaguntzak ematea arautuko duten oinarri orokorren aldaketa onestea.

Foru Gobernu Kontseiluaren 50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruz.

Ebazpena eman eta jakinarazteko, gehienez ere, 3 hilabete izango dira, eskaera bakoitza aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera.

Epe hori igarota esanbidezko ebazpenik eman ez bada, interesdunek eskaera ezetsi egin dela uler dezakete, nahiz eta geroaro esanbidezko  ebazpena eman.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Esku-hartze arkeologiko eta paleontologikoetarako laguntzen deialdia eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi