Nekazaritza eta abeltzaintza azokak antolatzeko laguntzak eskatzea eta justifikatzea

Epeak

Itxita

2024ko otsailaren 15etik martxoaren 13ra. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Gastuen justifikazioa egoitza elektronikoaren bidez aurkez daiteke. Horretarako, arlo pertsonalean, nire espedientera jo behar da, espediente zehatzean dokumentazioa erantsiz. 

 

Beste pertsona batek laguntza eta espedienteak kudeatzea nahi izanez gero, horietara sartzeko aurretiko baimen batek egon behar du.

  • Azoka egin bitartean gauzatutako jardueren memoria
  • Justifikazio kontu erraztua
  • Jatorrizko fakturak edo konpultsatuak
  • Gastuen frogagiriak
  • Fakturen ordainketen ziurtagiriak
  • Erantzun zibileko aseguruaren polizara harpidetzearen ziurtagiria (aseguru-poliza eta diruz lagundutako urteko zenbatekoaren ordainagiria aurkeztu)

  • Legenda ageri den iragarki-kartela edo kopia bidaltzea "Arabako Foru Aldundia / Diputación Foral de Álava" eta Aldundiaren egungo logotipoa
  • Ganadua baldin badago, Abeltzaintza Zerbitzuaren baimenaren kopia edo Abereren edo baimendutako elkartearen faktura edo egiaztagiria
  • Erantzukizunpeko adierazpena, kopiak eta jatorrizkoak bat etortzeari buruzkoa

 

Onuradunen artean ez badago tokiko erakunderik, hauek aurkeztu beharko dira:

  • Gizarte Segurantzaren betebeharretan egunean egotearen ziurtagiria
  • Zerga-betebeharretan egunean egotearen ziurtagiria
  • Ekoizleen kooperatiben edo elkarteen kasuan, erantzukizunpeko adierazpena, honako argibide hauek jasotzen dituena: erakundea osatzen duten pertsona guztien kopurua, sexuen arabera bereizita; eta zuzendaritza organoa osatzen duten pertsona guztien kopurua, sexuka bereizita.

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Ziurtagiri digitala

Eskaerak hemen aurkeztu behar dira:

  • Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorra.
  • Gasteizko, Guardiako eta Laudioko Ogasun bulegoen erregistroak.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan jasotako gainerako erregistroetako batean.