PR ayuda reestructuracion y reconversion viñedo eu - egoitza
Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak
Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko kostuak partez ordaintzeko dirulaguntzak dira.
Hona zertarako ematen diren laguntzak:
1. Kostuak ordaintzen parte hartzea, mahastia era hauetako batean berregituratu eta birmoldatzen denean:
- Mahastia birlandatzea.
- Mahastiak kudeatzeko teknikak hobetzea (basoaren sistematik besorako sistemara edo beste gidamodu batzuetara aldatzea)
- Barietatea aldatzea.
2. Planean parte hartzen duten produktoreei konpentsazioa ematea plana aplikatzeak eragindako diru-sarreren galeragatik.
Herritarrak
Mahastizaintza eta enologia zerbitzua
- Batzordearen 2016/1150 (EB) betearazpen erregelamendua, 2016ko apirilaren 15ekoa, zeinaren bidez ezartzen baitira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak, mahastizaintza eta ardogintza arloari laguntzeko programa nazionalei dagokienez.
-
597/2016 Errege Dekretua, abenduaren 5ekoa, mahastizaintza eta ardogintza sektorerako 2014-2018 laguntza programako neurriak aplikatzeko.
-
1363/2018 Errege Dekretua, azaroaren 2koa, Espainiako mahastigintza sektorean 2019-2023 babes programaren neurriak aplikatzea.
-
26/2019 Dekretua, otsailaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako Europako laguntza-neurria garatu eta aplikatzeari buruzkoa.
-
115/2019 Foru Agindua, martxoaren 12koa. Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzen deialdia onartzea. 2019 eta 2020 kanpainak.
-
279/2019 Foru Agindua, ekainaren 18koa. 2019 eta 2020 kanpainetan eskaerak aurkezteko epeak aldatzea eta uztailaren 31n jartzea.
-
162/2020 Foru Agindua, ekainaren 1ekoa, mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzen deialdia onesten duena. 2021, 2022 eta 2023ko kanpainak.
-
306/2020 Foru Agindua, urriaren 2koa, aldatzen duena 162/2020 Foru Agindua, mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzen deialdia onesten duena. 2021, 2022 eta 2023ko kanpainak.
Ebazteko epea: 6 hilabete Konferentzia Sektoriala egiten denetik
Uko egiteko epea: hilabete, laguntza onartzeko ebazpena jakinarazten den egunetik kontatzen hasita
Isiltasunaren zentzua: Ezetsia
Gora jotzeko errekurtsoa Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari.
Errekurtsoak aurkezteko epea: hilabete, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo hiru hilabete, administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta hurrengo egunetik aurrera.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntza-eskaera | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Kostuak ordaintzeko dirulaguntzen eskaera | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |