Ayudas extraordinarias para la puesta en marcha del ticketbai en el sector comercial alavés en el ejercicio 2022 eu - egoitza
Arabako merkataritza 2022ko ekitaldian ticketbai martxan jartzeko aparteko laguntzak
Deialdi honen helburua da Arabako merkataritza sektoreko enpresei eta autonomoei TicketBAI abian jartzearekin lotutako software inbertsioak finantzatzen laguntzea.
a) Langile autonomoak, baldin gehienez ere 8 enplegatu badituzte.
b) Sozietate zibilak edo ondasun erkidegoak, gehienez ere 9 autonomoz osatuak.
c) Merkataritza sozietateak, baldin enpresan dituzten partaidetzak autonomoen araubide berezian kotizatzen duten gehienez ere 9 langileri badagozkie (edo araubide orokorrean, kooperatiben edo lan sozietate mugatuen kasuan).
Erakunde onuradunek gutxienez salmenta puntu finko eta fisiko bat izan beharko dute eta/edo zerbitzuak eta/edo artisautzako lantegia Arabako udalerrietan, eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafe hauetakoren batean alta emanda egotea:
- Lehenengo ataletik, honako talde hauek:
- 64 taldea. Janarien, edarien eta tabakoen txikizkako merkataritza, establezimendu iraunkorretan egina.
- 65 taldea. Elikadurarako ez diren ekoizkin industrialen txikizkako merkataritza, establezimendu iraunkorretan egina (salbu eta 654 eta 655 taldeak)
- 97 taldea. Zerbitzu pertsonalak (salbu eta 974 taldea).
- 755 taldea. Bidaia agentziak.
- Bigarren ataletik, 86 taldea. Lanbide liberalak, artistikoak eta literarioak
Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saila
48/2022 Erabakia, otsailaren 8koa. Onespena ematea 2022ko ekitaldian Arabako merkataritza sektorean TicketBAI abian jartzeko ezohiko laguntzen deialdiari
Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 12ko 49/2019 Foru Dekretua
Ebazpena emateko epea: 6 hilabete. Epe hori igarota eskaerek ebazpen adierazirik ez badute, ezetsitzat jo beharko dira
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Arabako merkataritza sektorean 2022ko ekitaldian TicketBAI martxan jartzeko aparteko laguntzen eskabidea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |