Muga naturalak eta beste muga berezi batzuk dituzten zonetarako laguntzak - egoitza
Muga naturalak eta beste muga berezi batzuk dituzten zonetarako laguntzak
Kalte ordaina ematea nekazariei mendialdeko zonetan eta alde behartsuetan nekazaritza ekoizpenak sortzen dituen zailtasunen ondoriozko diru galerak eta kostu gehigarriak arintzeko.
Natura mugak eta bestelako muga zehatzak dituzten tokietan kokaturiko Arabako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategiak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Landa Garapeneko 2015-2020ko Programaren esparruan.
Nekazaritza Garapen Zerbitzua
Oinarrien testu bateratua 2020
Foru Gobernu Kontseiluaren 10/2020 Foru Dekretua, martxoaren 24koa. Onestea Arabako Lurralde Historikoaren berezko muga naturalak eta beste muga batzuk dituzten zonetan nekazaritza ustiategientzako laguntzen oinarri arauen aldaketa eta laguntza lerro horren 2020ko deialdia.
Foru Gobernu Kontseiluaren 15/2019 Foru Dekretua, martxoaren 21ekoa. Onespena ematea Arabako Lurralde Historikoan natura mugak eta bestelako muga zehatzak dituzten nekazaritza ustiategiei zuzendutako laguntzen oinarri arautzaileen aldaketari eta haien 2019rako deialdiari, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko 2015-2020 Programaren esparruan.
Foru Gobernu Kontseiluaren 9/2018 Foru Dekretua, otsailaren 20koa. Onestea Arabako Lurralde Historikoaren berezko muga naturalak eta beste muga batzuk dituzten zonetan nekazaritza ustiategientzako laguntzen oinarri arauen aldaketa, maiatzaren 10eko 37/2016 Foru Dekretuaren bidez onartu zirenak, eta onartzea laguntza lerro horren 2018ko deialdia.
Foru Gobernu Kontseiluaren 13/2017 Foru Dekretua, martxoaren 14koa, zeinaren bidez aldatzen baitira maiatzaren 10eko 37/2016 Foru Dekretuaren bidez muga naturalak eta Arabako Lurralde Historikoaren berezko beste muga batzuk dituzten zonetako nekazaritza ustiategietarako onetsitako laguntzen oinarri arauak, Euskal Autonomia erkidegoko landa garapenerako 2015-2020 programaren esparruan, eta onesten baita laguntza lerro horren 2017ko deialdia.
Diputatuen Kontseiluaren 37/2016 Foru dekretua, maiatzaren 10ekoa, onartzen dituena, Euskal Herriko Landa Garapeneko 2015-2020 Programaren baitan, lurralde historiko honetan muga naturalak edo espezifikoak dituzten zonetako nekazaritza ustiategiei laguntzeko oinarri arauak eta 2016rako haren deialdia.
- Ebazteko eta jakinarazteko gehinezko epea: 6 hilabete
- Administrazio isiltasunaren ondorioak: negatiboa
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Muga naturalak eta beste muga berezi batzuk dituzten zonetarako laguntzak | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |