null Euskarazko literatura sortzeko "Ignacio Aldecoa" beka

Euskarazko literatura sorkuntzarako "Ignacio Aldecoa Beka"

Euskarazko literatura sorkuntzarako “Ignacio Aldecoa Beka” deialdiaren xedea euskarazko sortzaileei laguntza ekonomikoa ematea da, ipuin literarioaren modalitatean kalitatezko literatura lanak egin ditzaten.

Deialdian parte hartu ahal izango dute deialdia ALHAOn argitaratzen den egunean 16 urte beteta dituzten pertsona fisikoek, haien nazionalitatea eta bizilekua edozein dela ere.

1.- Eskatzaileek ezingo dituzte deialdi honetara aurkeztu aurretik edozein lehiaketa edo sariketatan saritutako ipuinak.

2.- Era berean, ezingo dute deialdi honetara aurkeztu literatura sorkuntzako beka edo dirulaguntzaren bat jaso duten ipuinak.

3.- Beka hau bateraezina da edozein erakunde publiko edo pribatuk literatura sorkuntza bultzatzeko emandako beste edozeinekin.

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Saila.

31/2024 Foru Agindua otsailaren 19koa. Euskarazko literatura-sorkuntzarako Ignacio Aldecoa bekaren deialdia onartzea

Foru Gobernu Kontseiluaren 50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Kultura eta Kirol Saileko titularrak dagokion ebazpena emango du deialdia ALHAOn argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Euskarazko literatura sorkuntzarako "Ignacio Aldecoa Beka" deialdira lanak aurkeztea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi