Adoptatuen jatorria bilatzea

1. Eskaera aurkeztea
Jatorria bilatzeko eskaerarekin hasten da prozedura. Eskabide inprimakiari erantsi behar zaizkio NANaren fotokopia, jaiotza-ziurtagiri literala eta eskatzaileak prozesua errazteko baliagarritzat jotzen duen beste edozein dokumentu.

Hasteko ezinbesteko baldintza da adopzioa Arabako Lurralde Historikoan eratu izana, adopzio nazionala baldin bada, edo Arabako Foru Aldundiaren bitartez izapidetu izana, nazioarteko adopzioa izanez gero.

Prozeduraren gaineko informazio-elkarrizketa egin daiteke, eskatzaileak hala eskatzen badu.

2. Eskaeraren bideragarritasuna balioestea
Hitzordua Adingabeen eta Familiaren Arloan, elkarrizketa bat egiteko. Bertan, prozedura azalduko zaio (aurretik hala egin ez bada) eta haren eskaeraren bideragarritasuna balioetsiko da.

3. Ikerketa
Adopzioari buruzko administrazio espedientean, foru agiritegietan edo beste informazio iturri batzuetan dagoen informazioaren bilaketa aktiboa. Bilaketa, halaber, familia biologikoko kideren batek pertsona adoptatuarekin harremanetan jartzeko interesa agertu izanaren posibilitateari buruz.

Aholkularitza eta orientazioa. Ikerketako administrazio jarduerekin batera, Adingabeen eta Familiaren Arloak laguntasuna ematen du prozesuan:

  • Norberaren jatorriak ezagutzeko eskubidea erabiltzearen esanahia eta irismena adieraztea.

  • Norberarentzat eta eraginda gerta daitezkeen hirugarren pertsonen eskubide legitimoen begirunearen aldetik duen garrantziaz eta ondorioez jabetzen laguntzea.

  • Hausnarketa-prozesua estimulatzea eta erabakiak hartzen laguntzea.

  • Behar den laguntza pertsonala ematea, bai jatorri biologikoari buruzko informazioa dagoenean, bai horri buruzko daturik aurkitzen ez denean.

4. Familia biologikoari eta pertsona adoptatuari jakinaraztea
Jatorrizko familia biologikoari jakinarazpena egin ondoren, pertsona adoptatuari bere filiazio-datuak jakinarazten zaizkio ebazpen bidez.

Familia biologikoak eta pertsona adoptatuak elkar ezagutu nahi badute, hurrengo fasea hasiko da.

5. Bitartekaritza
Fase honetan elkarrizketa pertsonalak, komunikazioak… egiten dira, alde batetik, familia biologikoarekin eta, bestetik, pertsona adoptatuarekin, litekeen topaketa prestatzeko.


Jatorriaren bilaketa bermatzen duten LEGE-ERREFERENTZIAK

  • Nazioarteko Adopzioari buruzko 54/2007 Legea, abenduaren 28koa. 5. artikulua, “Erakunde publikoen esku-hartzea”, eta 12. artikulua, “Jatorri biologikoa ezagutzeko eskubidea”.
  • Kode Zibila, 180. artikulua, “Adopzioaren ezeztaezintasuna”.
  • 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa.

Epeak

Irekita

San Prudentzio kalea, 30 
P.K.: 01005 Gasteiz (Araba)