PR Centro de día para personas con diversidad funcional EUS - egoitza
Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako eguneko zentroa
Eguneko zerbitzua da, aldi baterakoa edo iraunkorra, eta mendekotasun egoeran dauden eta/edo desgaitasuna duten pertsonei arreta integrala eskaintzen die, haien autonomia pertsonala hobetzeko edo hari eusteko, ingurune komunitarioko parte hartzea errazteko eta zaintzaileei laguntza emateko.
Zerbitzu motak:
- Laguntza premia handia eta adimen urritasuna duten pertsonentzako eguneko zentroa.
- Autismoaren espektroko nahasmenduak (AEN) dituzten pertsonentzako eguneko zentroa.
-
Desgaitasun fisikoa edo organikoa duten pertsonentzako eguneko zentroa.
-
Laguntza premia handia eta adimen urritasuna duten pertsonentzako eguneko zentroa.
-
21 eta 64 urte arteko adina eduki behar dute, salbuetsiz hezkuntza sisteman 21 urtera arte ezin egon izatea (Hezkuntza Sailak egiaztatu behar du).
-
Desgaitasun intelektual sakon baten ondoriozko diagnostiko batetik eratorritako 3. menpekotasun maila aintzatetsita izatea.
-
Autismoaren espektroko nahasmenduak (AEN) dituzten pertsonentzako eguneko zentroa
-
21 eta 64 urte arteko adina eduki behar dute, salbuetsiz hezkuntza sisteman 21 urtera arte ezin egon izatea (Hezkuntza Sailak egiaztatu behar du).
-
Desgaitasun fisikoa edo organikoa duten pertsonentzako eguneko zentroa
-
Desgaitasun fisiko edo organiko larriak dituzten pertsonak, beste batzuen artean gaixotasun neuromuskularrek, lokomozio aparatuak, gaixotasun neurodegeneratiboek edo hartutako kalte zerebralak sortutakoak.
-
18 eta 64 urte arteko adina eduki behar dute, salbuetsiz hezkuntza sisteman 21 urtera arte ezin egon izatea (Hezkuntza Sailak egiaztatu behar du).
Gizarte Ongizateko Foru Erakundeko Zuzendaritza-Kudeatzailetzak, Desgaitasuna duten pertsonen arloko zuzendariordetza teknikoak hala proposatu ondoren.
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko biltzarra
-
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioa berrestreko tresna. New Yorken egina, 2006ko abenduaren 13an. 2008ko apirilaren 20koa.
-
Abuztuaren 1eko 26 Legea, araudia Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmenari egokitzeko sortutakoa. EAO 184. zk., 2011ko abuztuaren 2koa, eta ondorengo zuzenketak. EAO, 201110-08.
Desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzea
-
1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, ezintasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena. EAO, 289. zk., 201312-03.
Desgaitasun mailaren balorazioa
1971/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, ezintasun maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa, EAO 22.zk., 2000ko urtarrilaren 26koa, eta horren ondorengo aldaketak. (EAO 2000-01-26, EAO 2003-10-04, EAO 2009-12-26, EAO 2012-10-11).
Mendekotasuna
-
39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak Artatzeari buruzkoa. EAO 299. zk., 2006-12-15.
504/2007 ERREGE DEKRETUA Menpekotasun egoera baloratzeko baremoa.
Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere. ALHAO 98. zk., 2014-09-01 eta horren ondorengo zuzenketak eta aldaketak (ALHAO 101, 2014; ALHAO 091, 2016; ALHAO 115, 2014; ALHAO 133 2014; ALHAO 090, 2015). -
Abenduaren 29ko 1082/2017 Errege Dekretua, Autonomiarako eta Menpekotasunari Arreta emateko Sistemaren onuradunen bermatutako gutxieneko maila zehazten duena. EAO, 317. zk., 2017-12-30.
Gizarte Zerbitzuak
-
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
-
257/1986 Dekretua, azaroaren 18koa, EHAA 237. zk., abenduaren 1ekoa, Minusbaliotasuna dutenentzako Gizarte Zerbitzuei buruzkoa eta horren ondorengo aldaketak.
-
Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.
- 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen zorroari buruzkoa.
-
Foru Gobernu Kontseiluaren 31/2020 Foru Dekretua, irailaren 29koa. Onespena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzeari.
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea
Gehienez ere 2 hilabete, eskaria aurkezten denetik aurrera zenbatzen hasita.
Administrazio isiltasunaren ondorioak
Ebazpena emateko gehienezko epea igaro bada berariazko ebazpenik eman gabe, zerbitzu emakida bertan behera utzi dela ulertuko da.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako eguneko zentroa eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |