14/2022 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako garraiorako zuzeneko laguntzak ematea - egoitza
14/2022 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako garraiorako zuzeneko laguntzak ematea
Zuzeneko laguntzen onuradun izango dira VDE, VT, VTC, VSE, MDPE eta MDLE motako edozein garraio-baimenen titular diren langile autonomoak eta nortasun juridikoa duten sozietateak, gasolio profesionalaren hidrokarburoen gaineko zergaren zati bat itzultzearen onuradun ez direnak eta 2022ko abenduaren 28an Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroan alta emanda daudenak.
Laguntzaren banakako zenbatekoa zehazteko, onuradun bakoitzak ustiatutako ibilgailu kopurua eta mota hartuko dira kontuan, baldin eta erabilera profesionaleko gasolioagatik hidrokarburoen gaineko zergaren zati bat itzuli ezin badu, honako taula honen arabera:
IBILGAILUA | ZENBATEKOA (EUROTAN) |
---|---|
Salgaien ibilgailu astuna. Kamioia. MDPE: MMA≥7,5 t eta PGL, GNK edo GNL erregai mota. | 3.690 |
Salgaien ibilgailu astuna. Kamioia. MDPE: MMA<7,5 t | 1.000 |
Salgaien ibilgailu arina. Furgoneta. MDLE. | 450 |
Anbulantzia VSE. | 450 |
Taxiak. VT, erregai mota hauekin: PGL, GNK edo GNL. | 410 |
Alokairuko ibilgailua, gidariarekin. VTC. | 300 |
Autobusa. VDE eta erregai mota hauek: PGL, GNK edo GNL | 2.050 |
Hiri autobusa, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorreko erabilera irizpideen eta PGL, GNK edo GNL erregai motaren araberako sailkapenaren araberakoa. | 2.050 |
Eskaera 2023ko apirilaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean aurkeztuko da.
Arabako Lurralde Historikoan egoitza duten eta 2022ko abenduaren 28an VDE, VT, VTC, VSE, MDPE eta MDLE motetako garraio baimen baten titular diren langile autonomoak eta enpresak, baldin eta erabilera profesionaleko gasolioagatik hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa partzialaren onuradun ez badira.
Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Kontseilua
20/2022 Errege Lege Dekretua, abenduaren 27koa, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko neurriena eta La Palmako uhartea berreraikitzen eta beste kalteberatasun egoera batzuei erantzuten laguntzekoa.
3 hilabete.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
20/2022 Errege Lege Dekretuaren garraiorako zuzeneko laguntzak eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |