“Ignacio Aldecoa Saria” ipuin lehiaketa - egoitza
"Ignacio Aldecoa Saria" euskarazko ipuin lehiaketa 2022
Ignacio Aldecoa Saria” lehiaketaren XLIII. edizioaren helburua da aparteko kalitateko literatur lan original eta argitaratu gabeak saritzea. Lan horiek ipuinak izan behar dira eta euskaraz idatzita egon.
Lehiaketan parte hartu ahal izango dute deialdia ALHAOn argitaratzen den egunean 16 urte beteta dituzten pertsona fisikoek, haien nazionalitatea eta bizilekua edozein dela eta.
Ezin dira lehiaketa honetara aurkeztu aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean saria jaso duten lanak, ezta aurreko bost edizioetatik edozeinetan modalitate berean saria lortu dutenek ere.
Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Saila.
122/2022 Foru Agindua, maiatzaren 12koa. Onespena ematea Ignacio Aldecoa euskarazko ipuinen XLIII. lehiaketaren 2022ko deialdiari.
Foru Gobernu Kontseiluaren 18/2022 Foru Dekretua, apirilaren 26koa. Onestea Kultura Eta Kirol Sailaren sariak norgehiagoka bidez emateko oinarri orokor arautzaileak.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
"Ignacio Aldecoa Saria" euskarazko ipuin lehiaketarako hautagaitzak aurkeztea 2022 | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |