null Lehiaketa bateratua, Euskadin estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak betetzeko

Lehiaketa bateratua, Euskadin estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak betetzeko

Deialdia, lehiaketa bateratuaren bidez betetzeko estaturako gaikuntza duten Arabako Lurralde Historikoko toki administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak, hain zuzen egoera hauetakoren batean daudenak (Estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 43.1 artikulua):

a) Toki korporazioek lehiaketa arruntean deitu ez zituzten lanpostu hutsak.

b) Lehiaketa arruntean haien deialdia egin arren, bete gabe geratu zirenak.

c) Lehiaketa arruntean haien deialdia egin arren, beste arrazoi batzuengatik esleitu ez zirenak.

d) Toki erakundeak lehiaketa arruntaren deialdian beren beregi sartzeko eskatu eta deialdiaren ostean hutsik geratutako lanpostuak.

Toki erakundeetako estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioak.

Foru Gobernu Kontseilua.

  • 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.

  • 128/2018 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duena.

  • TFP/153/2021 Agindua, otsailaren 16koa, estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioen merezimendu orokorren balorazioa arautzen duena.

  • 2021eko abuztuaren 16ko Ebazpena, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiarena, estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioen merezimendu orokorretarako puntuatu daitezkeen titulazio akademikoak ezartzen dituena.

3 hilabete. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Euskadin estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak betetzeko lehiaketa bateratuan parte hartzeko eskatu

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi