Goi mailako kirolarientzako laguntza - egoitza
Goi mailako kirolarientzako laguntza 2024
Deialdi honen xedea da Kirolaraba Fundazioak lehiaketa maila gorenetako Arabako kirolari federatuei laguntzak ematea arautzea, kategoria horietan lortutako kirol arrakastarengatik, bai eta kirol inklusibo eta egokituan lortutakoengatik ere.
Araban edo Trebiñuko enklabean bizi eta lizentzia federatua duten kirolariak.
Eskaerak balorazio batzordeak aztertuko ditu. Batzordeburua Kirol Zerbitzuaren zuzendaria izango da.
7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokor arautzaileen aldaketa onartzen duena.
50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-konkurrentziaren araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokorrak onartzen dituena.
11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzkoa.
Organo eskudunak, balorazio-batzordeak proposatuta, dagokion ebazpena emango du, deialdia ALHAOn argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean.
Gehieneko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute eskabidea ezetsi egin dela.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Goi mailako kirolarientzako laguntzak eskatzea 2024 | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |