null Prestakuntza ekipamenduetan inbertitzeko laguntza deialdia

Prestakuntza ekipamenduetan inbertitzeko 2024ko laguntza deialdia

Etengabeko prestakuntzan lan egiten duten entitateek eguneratutako eta irakaskuntza eredu berrietara egokitutako prestakuntza ekipamenduak izatea, baita ezagutza eta teknologiaren etengabeko aurrerapenera moldatutako ekipamenduak izatea ere.

Erakunde onuradunak

  • Lanbide heziketako zentroak

  • Irabazteko xederik gabeko elkarteak, fundazioak edo beste erakunde batzuk, prestakuntzako entitate gisa egiaztatuta eta/edo inskribatuta daudenak Lanbideren erregistroan edo, hala balegokio, Prestakuntza Entitateen Estatuko Erregistroan.

Dena den, onuradun izateko, ezinbestekoa izango da Arabako Foru Aldundiak sustatutako prestakuntza laguntzen programen barruan diruz lagundutako arautu gabeko prestakuntza ikastaroak eman izana gauzatu diren azken lau deialdietan.

Irabazteko xederik gabeko enpresa edo erakundeek ezingo dituzte jaso laguntza hauek.

Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioaren Saila

Ebazpena emateko epea: 6 hilabete.
Epe hori igarota eskaerek ebazpen adierazirik ez badute, ezetsitzat jo beharko dira.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Prestakuntza ekipamenduetan inbertitzeko 2024ko laguntza eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi