null Dirulaguntzen deialdia, Arabako eta Trebiñuko enklabeko udalek eta kuadrillek eurek sustatutako kultura ekimenak gauza ditzaten

Dirulaguntzen deialdia, Arabako eta Trebiñuko enklabeko udalek eta kuadrillek eurek sustatutako kultura ekimenak gauza ditzaten, 2023ko ekitaldian

Deialdiaren xedea da dirulaguntzak ematea, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean 2023ko ekitaldian udalek eta kuadrillek sustatutako kultura ekimenak garatzeko.

Bi dirulaguntza modalitate ezartzen dira:

  • 1. modalitatea: diruz lagundu daitekeen aurrekontua 5.500 euro edo txikiagoa duten kultura proiektuak.

  • 2. modalitatea: diruz lagundu daitekeen aurrekontua 5.500 euro baino handiagoa eta 20.000 euro baino txikiagoa duten kultura proiektuak.

Erakunde eskatzaileek proiektu bakarra aurkeztu dezakete, eta bi modalitateetako bat aukeratu behar dute aurkezteko.

Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko Konderriko udalak eta kuadrillak, Gasteizko Udala eta hura parte den kuadrilla izan ezik.

Arabako Foru Aldundia. Kultura eta Kirol Saila.

Sei hilabeteko epean, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Gehienezko epea igarota esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, esan nahiko du eskaera ezetsi egin dela.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Arabako eta Trebiñuko enklabeko udalek eta kuadrillek eurek sustatutako kultura ekimenak gauza ditzaten, 2023ko ekitaldian

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi