Dirulaguntza deialdia jolaserako kirol jarduerak egiteko, irabazteko xederik gabeko erakundeen bitartez - egoitza
Dirulaguntza deialdia jolaserako kirol jarduerak egiteko, irabazteko xederik gabeko erakundeen bitartez 2022
Deialdi honen xedea da 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitartean (biak barne) Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Enklabean egiten diren aisialdiko kirol-jarduerek eragindako gastuak finantzatzen laguntzea.
Egoitza soziala Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko Enklabean duten irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta kirol erakundeak, dagokien erregistroan behar bezala inskribatuta daudenak.
Eskaerak balorazio batzordeak aztertuko ditu. Batzordeburua Kirol Zerbitzuaren zuzendaria izango da.
7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokor arautzaileen aldaketa onartzen duena.
50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-konkurrentziaren araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokorrak onartzen dituena.
11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzkoa.
Organo eskudunak, balorazio-batzordeak proposatuta, dagokion ebazpena emango du, deialdia ALHAOn argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean.
Gehieneko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute eskabidea ezetsi egin dela.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Jolaserako kirol-jarduerak egiteko dirulaguntzak eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |