Egindako gastuen justifikazioa - egoitza
Egindako gastuen justifikazioa
Epeak
2024/02/16 - 2025/11/28
Jarduerak burutu eta gero - 2025eko azaroaren 28a
Aurkeztu beharreko agiriak
-
Justifikazio-kontu sinplifikatua (IV. ERANSKINA, bat programa bakoitzeko).
-
Jardueren memoria bat, dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak bete direla justifikatzen duena eta egindako jarduerak eta lortutako emaitzak azaltzen dituena (III. ERANSKINA).
-
Jardueraren gastu guztien zerrenda sailkatua, hau da, jardueraren aurrekontu osoa; zerrendan jarri beharko dira hartzekoduna, gastuen agiria edo faktura, zenbatekoa, jaulkipen data eta, hala badagokio, ordainketaren data.
-
Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako diru sarreren eta dirulaguntzen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adierazita.
-
Behar denean, aplikatu ez diren gerakinak eta horietatik sortutako interesak itzultzeko ordainketa gutuna.
-
Gainera, halakorik bada, ale bat aurkeztuko da azterlan, programa, argitalpen, iragarki kartel eta prestatutako dokumentazio idatzi edo grafiko guztiarena; horrek guztiak bat etorri behar du eskaeran aurkeztutako programarekin.
-
Erakundearen erantzukizunpeko adierazpen bat, aurkeztutako dokumentazioa benetakoa dela eta jatorrizkoekin bat datorrela adierazten duena.
Zer behar dut?
BAK
Ziurtagiri digitala
Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke.