PR Declaración de interés público de actuaciones en suelo no urbanizable EUS - egoitza
Lurzoru urbanizaezineko jarduketen interes publikoaren adierazpena
Lurzoru urbanizaezinean, landa ingurunean kokatu behar diren zuzkidurak, ekipamenduak eta jarduerak ezartzera bereziki bideratutako jarduketak baino ez dira egingo, bai hirigintza plangintzaren arabera landa antolamenduari eta garapenari egiten dioten ekarpenagatik, bai aplikatzekoa den sektore legeriak edo lurralde plangintzak interes publikokotzat jotzen dutelako. Proiektu zehatz bakoitza interes publikoko adierazi behar da Foru Aldundiaren ebazpen bidez, eragindako lurzatia edo lurzatiak kokatuta dauden tokiko udalak aldez aurretik eskatuta.
Arabako Lurralde Historikoko Udalak
Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Zerbitzua
-
Lurzoruaren eta Hiri Birgaintzearen Legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 13.1 artikulua.
-
Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Euskal Legearen 28.5.a) artikulua.
-
2/2006 Legea garatzeko Presako Neurrien 105/2008 Dekretuaren 4. artikulua.
Epea: 3 hilabete
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: negatiboa
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Lurzoru urbanizaezineko jarduketen interes publikoaren adierazpena eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |