Desgaitasun egoera aitortuta duten pertsonentzako laguntzak eskatzea - egoitza
Desgaitasun egoera aitortuta duten pertsonentzako laguntzak eskatzea
Epeak
2026/03/21 - 2026/09/15
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 21etik irailaren 15era izango da.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo atzerritarraren identifikazio-zenbakiaren fotokopia.
- Laguntzarako eskabidea sinatuta eta itzultzeko konpromisoa markatuta (029 formulario- eredua, orri honetan deskargatu daitekeena).
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari baimena emateko dokumentua, behar bezala sinatuta, datu pertsonalak bildu, erabili edo transmititzeko (012 inprimakia, orri honetan deskargatu daitekeena).
- Banku-helbideratzearen datuen dokumentua, banketxeak behar bezala sinatua eta zigilatua, berariaz hornitzaileari ordainketa zuzena eskatzen zaionean izan ezik (013 formulario-eredua, orri honetan deskargatu daitekeena).
- Ekintzaren kostuaren proformako aurrekontua edo faktura, eta laguntza eskatzen den laguntza produktuaren edo zerbitzuaren gastuaren frogagiria, produktuak edo egokitzapenak 2.000,00 euro baino gutxiago balio badu.
- Laguntzaren xede den ekintzaren, laguntza teknikoaren edo zerbitzuaren kostuaren bi aurrekontu edo proforma faktura, kostua 2.000 eurokoa edo handiagoa denean (salbu eta produktua hain espezifikoa denean, non ez baitago beste hornitzailerik), eta bakarra zenbateko horretara iristen ez denean.
- Laguntzaren xede den ekintzaren, laguntza teknikoaren edo zerbitzuaren kostuaren hiru aurrekontu edo proformako faktura, diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoa 40.000,00 euro baino handiagoa denean obrak egiteko, eta 15.000,00 euro baino handiagoa denean zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko, salbu eta produktuak halako espezifikotasuna duenean, non ez dagoen zerbitzua ematen duen beste hornitzaile edo erakunderik.
- Autonomia Pertsonaleko Zentroko Informazio eta Aholkularitza Zerbitzuaren Orientazioko Txosten Teknikoa, eskatzen den laguntzari buruzkoa, deialdian jasotako salbuespenetarako izan ezik (urtebeteko antzinatasuna).
- Beste erakunde publiko edo pribatu batzuek kasu berdinetan ordezkagarritzat jotzen dituzten laguntzen kasuan, erakunde horiek emandako ebazpena aurkeztu beharko da.
- Beste batzuk (5. oinarrian aipatzen direnak).
Informazio gehiago
Eskabideak aurkezteko, zure erreferentziazko gizarte-langilearengana edo GOFEren Informazio Zerbitzura jo dezakezu, gizarte-informazioa eskatzeko aurretiko hitzordua eskatuta edo telefonoz 945 15 10 15 telefonoan. Gasteiztik kanpo bizi bazara, zure Oinarrizko Gizarte Zerbitzura jo behar duzu.
Autonomia Pertsonaleko Zentroko Informazioa eta Aholkularitza Zerbitzuaren Orientazio Txosten Teknikoa lortzeko eta/edo deialdian jasotako ekintza eta produktu lagungarriei buruzko informazioa eskatzeko, eskatu aurretiko hitzordua edo telefonoz 945 22 02 52era deituta (1 luz. eta 2 luz.).
- 008 Ordezkariaren edo erreferentziazko pertsonaren datuak
- 012 Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari baimena emateko orriak
- 013 Bankuko kontuaren identifikazio fitxa
- 029 Ezintasuna onartuta duten pertsonentzako banakako laguntzak
- Informazio eta gizarte arretarako bulegoa
San Prudentzio kalea, 30 – 01005 Gasteiz
- Eskaera egin duen pertsonaren etxebizitzari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzua
