Emandako dirulaguntzak justifikatzeko agiriak - Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kultura ondare higiezina kontserbatu eta/edo zaharberritzeko PARTIKULARREK sustatutako esku hartzeetarako dirulaguntzak - egoitza
Emandako dirulaguntzak justifikatzeko agiriak
Epeak
2022ko abenduaren 30era arte.
Aurkeztu beharreko agiriak
Dirulaguntzen onuradun diren erakundeek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 2022ko abenduaren 30a baino lehen:
1. Diruz lagundutako inbertsioa egiteak eragindako gastuen fakturak.
2. Diruz lagundutako inbertsioaren diru sarrera eta gastuen balantzea
3. Diruz lagundutako inbertsioaren memoria. Nahikoa den informazio grafiko eta idatzia jaso beharko du, eta egindako esku hartzea argi deskribatu beharko du.
4. Fakturak ordaindu izana egiaztatzen duten agiriak. Ordainagiriak une horretan bertan edo geroago entregatu ahal izango dira, 2023ko martxoaren 31 baino lehen.
5.Justifikazio dokumentazioa Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan aurkezten bada, eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpena beteko du, eta, bertan, adieraziko du espedientean sartzen diren fitxategiak jatorrizkoen irudi Fidela direla.
Honako hauek onartuko dira ordainagiri gisa:
- Bankuko egiaztagiria, non zehaztuko baitira, gutxienez, zenbatekoa, data eta ordainketaren edo transferentziaren onuraduna.
- Fakturaren jaulkitzaileak sinatutako eta/edo zigilatutako ziurtagiria; bertan agertuko dira faktura zenbakia, zenbatekoa eta ordainketa data."
- Posta arruntez jasotako banku laburpenak.
- Kontu korronteen libreten kopia, mugimenduak ageri dituena.
- Posta elektronikoz jasotako banku laburpenak edo transferentzia agindu telematikoak.
- Erosketa tiketak, zenbatekoa ordaindu dela egiaztatzen dutenak edo fakturak, enpresa jaulkitzaileak jarritako zigiluarekin, adieraziz ordainduta daudela.
Informazio gehiago
Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzua
Probintzia plaza 5, 4.solairua
01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 18 71
E-maila: patrimonio-ha@araba.eus
Zer behar dut?
BAKQ
Ziurtagiri digitala
Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, egungo diru-laguntzen deialdiari dagokion espedienteko dokumentazioa erantsita.
Bertaratuta, Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean.