Elkarteei eta irabazteko xederik gabeko erakundeei zuzendutako deialdi publikoa, sentsibilizazioa eta kultura arteko bizikidetza sustatzera bideratutako programak edo jarduerak gara ditzaten - egoitza
Elkarteei eta irabazteko xederik gabeko erakundeei zuzendutako deialdi publikoa, sentsibilizazioa eta kultura arteko bizikidetza sustatzera bideratutako programak edo jarduerak gara ditzaten. 2026ko ekitaldia
Deialdiaren xedea da norgehiagoka bidez dirulaguntzak ematea, 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 1era bitarteko aldirako, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean arabar elkarte sarea indartzen laguntzeko eta kultura arteko sentsibilizazioa eta bizikidetza helburu dituzten programak eta jarduerak, irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeek sustatuak, garatzeko, genero ikuspegia kontuan hartuz, Gasteizko udalerrian garatutakoak izan ezik.
Egoitza Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean duten irabazi asmorik gabeko fundazio eta elkarteak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Orokorrean edo, hala badagokio, dagokion erregistro publikoan legez eratuta eta erregistratuta daudenak.
Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza.
Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzua.
Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saileko foru diputatuaren 147/2025 Foru Agindua, abenduaren 4koa. Onespena ematea 2026ko ekitaldian irabazteko xederik gabeko elkarteek eta entitateek kulturartekotasunaren sentsibilizaziorako eta kulturarteko bizikidetzarako proiektuak eta/edo jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdi publikoari.
Foru Gobernu Kontseiluaren 23/2020 Foru Dekretua, uztailaren 21 koa. Onespena ematea Diputatu Nagusiaren Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrei.
Ebazteko eta jakinarazteko epea: 6 hilabete
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Genero ikuspegidun sentsibilizazioa eta kultura arteko bizikidetza sustatzera bideratutako programak edo jarduerak finantzatzeko eskaera |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Genero ikuspegidun sentsibilizazioa eta kultura arteko bizikidetza sustatzera bideratutako programak edo jardueren finantzaketa justifikatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
