Enpresa: txartela lehenengoz ematea edo iraungi delako berritzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Lehenengo ematea: urte osoan.

Iraungitzeagatik berritzea: gutxienez, iraungi baino 15 egun baliodun lehenago.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera orria beteta eta sinatuta.
  • NANa, ANTa edo IFK
  • Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duela egiaztatzea.

  • Ibilgailuak alokatuta badaude, horien alokairu kontratuak.

  • Enpresa ez bada garraio baimenaren titularra, gidabaimena aurkeztu behar du, titulartasunean edo errentan duen eta, aldi berean, takografoa txertaturik duen ibilgailu batena.

  • Ordezkari edo ahalordedunaren bidez jarduten badu, hori egiaztatzen duen agiria

  • Tasa ordaindu izanaren agiria.

Tasen ordainketa

Informazio gehiago

Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsultatzeko, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera. Baimena ematen badu, hauek aurkeztu behar dira bakarrik:

  • Ibilgailuak alokatuta badaude, horien alokairu kontratuak. 

  • Ordezkapenaren edo ahalordearen egiaztapena, aldez aurretik jasota ez bada.

Eskaera izapidetzeko, lehenik tasa ordaindu behar da.

Txartela Arabako Foru Aldundiaren Mugikortasun eta Garraio Zerbitzuan jaso daiteke edo eskaeran adierazitako helbidera bidali.

Enpresak takografodun ibilgailuen titularra edo errentaria izateari uzten badio, emandako enpresa txartelak itzuli behar dizkio Arabako Foru Aldundiari.

Txartelek 5 urterako balio dute.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

Izapide elektronikoa bakarrik ahal da egin.

Izapidetu