Arabako kuadrilletan enplegurako prestakuntza emateko laguntzen eskaera - egoitza
Arabako kuadrilletan enplegurako prestakuntza emateko laguntzen eskaera 2026
Epeak
2026/02/17 - 2026/04/17
2026ko otsailaren 17tik apirilaren 17ra, biak barne.
Aurkeztu beharreko agiriak
Erakunde eskatzaileek egoitza elektronikoan zehaztutako eskaera inprimakia bete beharko dute ikastaro bakoitzeko eta honako agiri hauek erantsi:
- Eman beharreko ikastaroaren edukia azaltzen duen txostena; haren helburuak eta edukiak aipatu behar dira.
- Ikasleak hautatzeko irizpideak
- Prestakuntzako ekintzaren programa
- Zuzeneko prestakuntza izanez gero, irakasleen curriculumak
- Teleprestakuntza:
- Erabiltzea aurreikusi den teleprestakuntza plataformari buruzko datuak; propioa, azpikontratatua edo doakoa den adierazi behar da.
- Ikastaroan tutore izango den pertsonaren edo diren pertsonen datuak eta curriculuma.
Edonola ere, prestakuntza ekintzaren aurrekontu ekonomikoa banakatuta egon beharko da, honako hauetan jasotako gastuen sailkapenaren arabera: enplegurako prestakuntzarako zuzeneko ikastaroei buruzko 14. artikulua eta teleprestakuntza ikastaroei buruzko 16. artikulua.
Zer behar dut?
Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke.
