Dirulaguntza deialdia, Arabako Lurralde Historikoan 2024-2025 kanpainan eskola kirola garatzeko.

Deialdiaren xedea da eskola kiroleko programan parte hartzeak erakundeetan eragindako gastuak finantzatzen laguntzea, 2024-2025 kanpainan.

Dirulaguntza hauen helburua da ikastetxeek eta irabazteko xederik gabeko erakundeek Arabako Lurralde Historikoko eskola kiroleko programan parte har dezaten sustatzea.
 

2024-2025eko eskola kiroleko kanpainan izena emanda dauden eta egoitza soziala edo ordezkaritza Araban edo Trebiñuko enklabean duten erakundeek, toki-erakundeak edo deialdiko 3.2 artikuluaren arabera baztertuak izan diren beste erakunde batzuk izan ezik.

Eskaerak balorazio batzordeak aztertuko ditu. Batzordeburua Kirol Zerbitzuaren zuzendaria izango da.

342/2025 Akordioa, ekainaren 10ekoa, Arabako Lurralde Historikoan 2024-2025 kanpainan eskola-kirola garatzeko dirulaguntzen deialdia onartzea

7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokor arautzaileen aldaketa onartzen duena.

50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-konkurrentziaren araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokorrak onartzen dituena.

11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzkoa.

Lau hilabete, ALHAOn deialdia argitaratzen denetik.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Eskola-kirolaren programan jasotako jardueretan parte hartzeagatik ematen diren dirulaguntzen dokumentazioa aurkeztea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi