Eskola-kirolaren programan jasotako jardueretan parte hartzeagatik ematen diren dirulaguntzen dokumentazioa aurkeztea

Epeak

Itxita

Del 23 de junio al 11 de julio de 2025. 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Laguntza jasotzeko EZ da beharrezkoa inolako dokumentaziorik aurkeztea.
  • Jarraian zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da, baldin eta erakundeak honako alderdi hauek positiboki baloratzeko eskatu nahi badu:
    • Kirol erakundean euskara, berdintasuna eta ekitatea sustatzearen aldeko irizpideren bat betetzen duten erakundeen kasuan: egiaztagiriak, deialdiaren 6.1 a) artikuluan ezarritakoaren arabera.
    • Kirolean indarkeria prebenitzeko eta kiroltasuna sustatzeko konpromisoaren kasuan:
      • III. eranskina.
      • Dokumentazio grafikoa, argazkiak edo ikus-entzunezkoak (dokumentuak, txostenak, bileren aktak, partiden aktak, programak, iragarki kartelak, liburuxkak, argazkiak, bideoak, etab.), aukera ematen dutenak III. eranskinean deskribatutako ekintzak gauzatu direla modu frogagarrian egiaztatzeko. III. eranskinean bertan adierazitako dokumentazioa edo entitateak egiaztagarritzat jotzen duen beste bat aurkeztu ahal izango da.
    • Desgaitasuna edo premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko teknikariak egiaztatzen badira:

Informazio gehiago

Kirol Zerbitzua
Probintzia plaza, 5-3. solairua.
01001 Gasteiz
(945181818)

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bidez soilik egin daiteke.