TicketBAI betebeharretik salbuestea - egoitza
TicketBAI betebeharretik salbuestea
TicketBAI betebeharretik salbuestea
Interesdunak aldez aurretik eskatuta
Ogasun Zuzendaritzak TicketBAI betebeharretik salbuestea ebatzi ahal izango du honako kasu hauetan:
- a) Enpresa sektoreei, pertsona profesionalei edo enpresa jakin batzuei dagokienez, kasuan kasuko sektoreko merkataritza edo administrazio jardunbideengatik justifikatuta dagoenean, edo enpresa edo lanbide jardueren garapenean nahasmendurik ez sortzeko.
- b) Betebeharra eragozten duten salbuespenezko inguruabar teknikoak dituzten eragiketei dagokienez. Salbuespen hori aldi baterakoa izango da, eta eragiketa horiekin lotutako betebehar horiek bete ahal izateko beharrezkoak diren egokitzapenak egiteko konpromisoari lotuko zaizkio; hala, ondorioak amaitu egingo dira salbuespena erabakitzea eragin zuten salbuespenezko inguruabarrak desagertu direla egiaztatzen denean.
Pertsona fisikoak, pertsona juridikoak, nortasun juridikoa duten edo ez duten erakundeak, administrazio publikoak, erakundeak eta enpresa publikoak.
Ogasun zuzendaritza
13/2021 Foru Araua, apirilaren 21ekoa, tresna teknologikoak erabili beharra ezartzen duena.
Foru Gobernu Kontseiluaren 48/2021 Foru Dekretua, urriaren 5ekoa. Onespena ematea TicketBAI betebeharra garatzen duen arautegiari
6 hilabete
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
TicketBAI betebeharretik salbuestea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |