Irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeei norgehiagoka bidez dirulaguntzak emateko deialdia, garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetzako urteko ekintza puntualak finantza ditzaten. 2026ko ekitaldia

Artikulu honen xedea da ezartzea garapen bidean dauden herrialdeetan burutu beharreko garapenerako lankidetzako eta irabazteko asmorik gabeko erakundeek sustatutako urteko ekintza puntualak finantzatzeko laguntzei aplikatu beharreko berariazko araudia.

Garapenerako lankidetzako ekintza puntualtzat jotzen dira beren ezaugarriengatik edo txikiak izateagatik urte anitzeko proiektuetan lekurik ez daukaten eta/edo beste gizarte eragile batzuentzat sarbide diren ekintzak.
 

Irabazteko asmorik gabeko elkarte eta erakundeentzako.

Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun zerbitzua

80/2026 Erabakia, otsailaren 17koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea irabazteko xederik gabeko elkarte eta entitateei zuzendutako dirulaguntza lerroen deialdia, garapen bidean dauden herrialdeetan urteko lankidetza ekintza puntualak egitea finantzatzeko 2026ko ekitaldian.

23/2020 Foru Dekretua, uztailaren 21ekoa, Foru Gobernu Kontseiluarena.

Ebazteko epea: 6 hilabete

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Garapenerako lankidetzako urteko proiektu puntuala finantzatzeko eskaera, garapen bidean dauden herrialdeetan

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi