2026ko Arabako gazteen proiektuak garatzeko dirulaguntzak

Deialdi honen helburua da Arabako gazteen parte-hartzea babestea eta sustatzea, bai eta haien ingurunea inplikatzen duten eta interes publikoko gizarte-eraldaketako prozesuak bultzatzen dituzten gazteen proiektuak garatzea ere.

Honako baldintza hauek betetzen eta egiaztatzen dituzten talde sustatzaile onuradunak:

  • a) Gutxienez 18 urte bete dituzten eta deialdi honetarako eskabidea egiteko unean 31 urte bete ez dituzten 3 pertsonak osatutako taldeak, elkarte edo enpresa gisa eratuta egon gabe eta, beraz, nortasun juridiko propiorik izan gabe, interes sozial publikoa duen eta deialdiaren xedearekin bat datorren proiektu edo ideia bat egitea proposatzen badute.
  • b) Eskaera egin duen kolektiboaren kide bakoitzak bere gain hartuko ditu, modu solidarioan, exekuzio konpromisoak eta dirulaguntzaren zenbatekoa.
  • c) Talde sustatzailea osatzen duten pertsonak Araban edo Trebiñuko enklabean erroldatuta egongo dira

 

 Baldintza hauek betetzen eta egiaztatzen dituzten pertsona fisiko onuradunak:

18 urte bete eta 31 urte bete ez dituen pertsona, Araban erroldatuta edo Trebiñuko enklabean 2025eko abenduaren 31n. Baldintza horiek NANa eta errolda-ziurtagiria aurkeztuz egiaztatu beharko dira. Ezin dute elkarte edo enpresa bat ordezkatu, eta, beraz, ez dute berezko nortasun juridikorik izan behar.

 Talde-ideia bat izatea, talde sustatzaile batek eskaeran adierazia, proiektu bakoitzaren balorazio teknikoan 5 puntu gehigarri ematen ditu. Bestalde, talde edo pertsona bakoitzak gehienez bi proiektu aurkez ditzake deialdi honetara.

Aurreko urteko deialdian dirulaguntza hau esleitu zaien pertsonek edo taldeek ezin izango dute deialdi honetan parte hartu.

Arabako Gazteriaren Foru Erakundea

1) Proiektu bakoitza eskabidea aurkeztu eta berehala aztertuko da, eta berariaz egiaztatuko da eskatutako gutxieneko puntuazioa lortzen duten. Horretarako, batzorde tekniko bat sortuko da, gazteriako teknikariez eta Gazteriaren Foru Erakundeko dokumentu-kudeaketako teknikariez osatua. Batzorde horretan, Gazteriaren Foru Erakundeko Zuzendaritzak izendatutako beste pertsona batzuek parte hartu ahal izango dute, aditu gisa. Batzorde tekniko horrek proiektu bakoitzaren bideragarritasuna aztertuko du 5.2 atalean aurkeztutako dokumentazioaren arabera, eta azterketaren emaitzaren berri emango dio balorazio-batzordeari.

2) Oinarri arautzaileetan aurreikusitako balorazio-batzordeak, deialdian ezarritako irizpideen arabera eta batzorde teknikoaren aurretiazko txostena ikusita, dirulaguntza emateko edo ukatzeko proposamenaren txostena igorriko dio Gazteriaren Foru Erakundeko Zuzendaritza Gerentziari, gehienez ere hamabost eguneko epean, ebazpena eman dezan.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
2026ko Arabako gazteen proiektuak garatzeko dirulaguntza eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi