Gizarte eraldaketarako hezkuntzako proiektuetarako dirulaguntza deialdia. Deialdi hori irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeentzako da eta dirulaguntza nori eman lehiaketa bidez ebatziko da. 2026ko ekitaldia

3/2024 Legea, otsailaren 15ekoa, Lankidetzarakoa eta Elkartasunerakoa; 1/2023 Legea, otsailaren 20koa, Garapen Jasangarrirako eta Elkartasun Globalerako Lankidetzari buruzkoa; 188/2025 Errege Dekretua, martxoaren 11koa, garapen iraunkorrerako lankidetzaren eta elkartasun globalaren arloko dirulaguntzak eta laguntzak arautzen dituena.

Goian aipatutako lankidetzari buruzko legedian jasotako arau esparruan, deialdiaren xedea dirulaguntzak ematea da, norgehiagoka bidez. Dirulaguntza horien helburua da elkarte sarea indartzen laguntzea eta genero ikuspegidun gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuak babestea 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 1era bitartean, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean, Vitoria-Gasteizen garatutakoak izan ezik. Genero ikuspegia duten gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuek eta Eskutik 2022-2025 esparru dokumentuan lehenetsitako ikuspegietako batzuei erantzuten dieten ekimenek jaso ahal izango dute dirulaguntza.
 

Irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeentzako

Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza.

Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun zerbitzua.

81/2026 Erabakia, otsailaren 17koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea irabazteko xederik gabeko elkarte eta entitateei zuzendutako dirulaguntza lerro baten deialdia, gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuak garatzeko 2026ko ekitaldian.

Foru Gobernu Kontseiluaren 23/2020 Foru Dekretua, uztailaren 21 koa. Onespena ematea Diputatu Nagusiaren Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrei.

Ebazteko eta jakinarazteko epea: 6 hilabete

Administrazio isiltasunaren ondorioak: negatiboa

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Genero ikuspegidun gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuak finantzatzeko eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi