Gizarte esku-hartze zerbitzua arreta goiztiarrean - egoitza
Gizarte esku-hartze zerbitzua arreta goiztiarrean
Balorazio, estimulazio eta errehabilitazio programek osatzen duten zerbitzua da, eta guztien helburua ahalik eta azkarren eta osotasunean garapenean arazoak dituzten edo arazoak izateko arriskua duten umeen behin-behineko beharrak edo behar iraunkorrak jorratzea da.
Helburuak hauek dira:
- Umeen urritasunak edo arazoak murriztea, horiek orokorrean kontuan hartuz.
- Arrisku handiko arazo edo egoera bati lotutako urritasunak edo gabeziak agertzea saihestea.
- Ahal den heinean, umeen garapena optimizatzea.
- Konpentsazio, oztopo deuseztatze eta egokitzapen mekanismoak txertatzea behar espezifikoetan.
- Familian eta gizartean integratzeko aukerak eta umeen eta familien bizitza kalitatea erraztea.
0 eta 6 urte arteko umeak, garapen arazoak dituzten edo horiek izateko arriskua dutenak, eta honako baldintzak betetzen dituztenak:
- Arazo fisikoa, psikikoa, sentsoriala edo garapenekoa diagnostikatuta izatea edo horiek izateko arriskua izatea, prematuritatea, jaiotzeko arazoak, entzefalopatiak, atzerapen psikomotorea edo bestelako inguruabarrak direla-eta.
- Arreta goiztiarreko zerbitzuak behar izatea, Arreta Goiztiarreko Balorazio Lantaldeak (AGBL) egindako balorazio teknikoarekin bat eginez.
GOFEren kuadeaketako zuzendaritza
- 21/2026 Foru Dekretua, maiatzaren 26koa, Foru Gobernu Kontsiluarena. Onestea Arabako Lurralde Historikoan arreta goiztiarreko zerbitzu publikoa emateko araudia.
- 13/2016 DEKRETUA, otsailaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzkoa.
- 12/2008 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
- 2011ko abuztuaren 3ko ebazpena. Horren bidez argitaratu zen I. mailako menpekotasuna duten aintzatetsitako pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko zerbitzuen edukiari buruzko zehaztapena. EAO, 2011-08-22.
- 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena.
- 383/1984 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, minusbaliatuak gizarteratzeko apirilaren 7ko 13/1982 Legean aurreikusitako prestazio sozial eta ekonomikoen sistema berezia ezarri eta arautzen duena.
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 2 hilabete
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Gizarte esku-hartze zerbitzua arreta goiztiarrean eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
