null Ingurumen-informazioa

Ingurumen arloko informazioa

Ingurumen arloko informazioa ondoko gai hauei buruzko edozein informaziotan datza, idatzia, bisuala, soinuzkoa, elektronikoa nahiz beste edozein eratakoa delarik.

a) Ingurumenaren elementuen egoera, hala nola airea eta eguratsa, ura, lurzorua, lurra, paisaiak eta natura eremuak, hezeguneak eta itsaso eta itsasaldeko zonak, biodibertsitatea eta haren osagaiak, genetikoki eraldatutako organismoak barne, bai eta elementu horien arteko elkarrekintza ere.

b) Aurreko a) letran aipatutako ingurumen elementuetan eragina duten edo izan dezaketen faktoreak, hala nola substantziak, energia, zarata, erradiazioak edo hondakinak, hondakin erradioaktiboak barne, isurketak eta bestelako ingurumeneratzeak.

c) Aurreko a) eta b) letretan aipatutako elementu eta faktoreetan eragina duten edo izan dezaketen neurriak, administrazio neurriak barne, hala nola ingurumenaren arloko politikak, arauak, egitasmoak, programak, akordioak eta jarduerak, bai eta elementu horiek babesteko helburua duten jarduerak edo neurriak.

d) Ingurumen legeriaren exekuzioari buruzko txostenak.

e) Kostu-irabazien erlazioaren analisiak eta bestelako analisi eta suposamendu ekonomikoak, c) letran aipatutako neurri eta jarduerekin loturiko erabakiak hartzeko erabiliak, eta

f) Pertsonen osasun eta segurtasun egoera, elikatze katearen kutsadura barne delarik, hala dagokionean, gizakien bizitza baldintzak, historia, kultura eta arte ondareko ondasunak eta eraikuntzak, a) letran aipatutako ingurumen elementuen egoeratik edo, elementu horien bitartez, b) eta c) letretan aipatutako edozein puntutik eragina jasaten duten edo jasan dezaketenean.

Herritarrak, oro har

1.- Jendea: edozein pertsona fisiko edo juridiko eta horien elkarteak, antolakundeak eta aplikagarria zaien araudiaren arabera eratutako taldeak.

2. Interesa dutenak:

a) Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea) bere 31. artikuluan adierazten dituen inguruabarretako edozeinetan aurkitzen den pertsona fisiko edo juridiko oro.

b) Irabazteko xederik gabeko edozein pertsona juridiko, lege horretako 23. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen baditu.

Ingurumen eta Hirigintza diputatua 

27/2006 Legea, uztailaren 18koa, ingurumenaren arloan informazioa eskuratzeko, publikoak parte hartzeko eta justiziara heltzeko eskubideak arautzen dituena (2003/4/EE eta 2003/35/CE zuzentarauak jasotzen ditu).

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Ingurumen arloko informazioa eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi