Informazio eta Komunikazio Teknologietan oinarritutako edukiak euskaraz sortzeko eta zabaltzeko dirulaguntzak - egoitza
Informazio eta Komunikazio Teknologietan oinarritutako edukiak euskaraz sortzeko eta zabaltzeko dirulaguntzen 2024ko deialdia
Euskarari eta euskarazko baliabide digitalei ikusgarritasuna emateko eta erabilera areagotzeko eskatzaileak egindako gastuak finantzatzen laguntzea.
Erakundearen egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko Enklabean duten pertsona juridikoek, eta euren jarduna komunikazioaren esparruan kokatzen bada, betiere komunikazioan jarduten duen enpresa dirulaguntza deialdi honen urte berean sortutakoa izan ez bada.
Euskara eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritzako Euskararen Foru Zerbitzua.
- 11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruz.
-
Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 21eko 23/2020 Foru Dekretuak, zeinaren bidez onetsi baitziren Diputatu Nagusiaren Sailak norgehiagoka bidez emango dituen dirulaguntzen oinarri orokor arautzaileak.
-
45/2024 Foru Agindua, ekainaren 27koa, informazioaren eta komunikazioaren teknologietan oinarritutako euskarazko edukiak sortzeko eta zabaltzeko dirulaguntzen 2024ko ekitaldirako deialdi publikoa onesten duena.
Gehienez ere, sei hilabeteko epea izango du deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Epe horretan esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, erakunde onuradunek ezetsitzat jo ahal izango dute eskaera.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Informazio eta Komunikazio Teknologietan oinarritutako edukiak euskaraz sortzeko eta zabaltzeko 2023ko deialdiaren dirulaguntzak eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Justifikazio memoria eta justifikazio kontu erraztua | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Fakturak ordaindu direla frogatzeko agiriak | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |